Frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vallsek bere lan-erreformaren aurkako zentsura mozioa gainditu du

Aldeko 246 boto eskuratu ditu, baina 288 behar zituzten onartzeko. Horrela, Gobernua mantenduko dute eta lan-erreforma onartutzat ematen da.
18:00 - 20:00
Milaka lagun atera dira kalera Frantzian, lan-erreformaren aurka

Maneul Valls Frantziako lehen ministroak bere gobernuaren aurkako zentsura mozioa gainditu du. Eskuineko eta zentroko oposizioak aurkeztu du mozioa, lan-erreforma parlamentuaren bermerik gabe onartzea erabaki zuelako.

Aldeko 246 boto eskuratu ditu, baina 288 behar zituzten onartzeko. Horrela, Gobernua mantenduko dute eta lan-erreforma onartutzat ematen da.

Bigarren aldia da Vallsen gobernuak zentsura mozio bat gainditzen duela, "Macron legea" delakoa onartu zenetik 15 hilabete igaro direnean. Orduan legez, lan-erreforma aurrera ateratzeko babes nahikorik ez zuenez, Gobernuaren buruzagiak Konstituzioaren 49.2 artikulua apelatu zuen, lege bat Parlamentuaren babesik gabe onartzea ahalbidetzen duena. Halere, oposizioak hala eskatzen badu, zentsura mozio bat gainditu behar du. Parlamentuaren gehiengo sinplea eskuratuz gero, kargugabetuko lukete.

Tramitea gainditu zuen arren, lan-erreforma Senatura joango da. Kontserbadoreek kontrolatzen dute ganbera hori eta, dirudienez, testua aldatuko dute. Legea orduan ganbera baxura bueltatuko da eta aldaketarik egon ezean, Vallek 49.3 artikulua apelatu beharko du berriz.

Hauteskunde presidentzial eta legegileak heltzeko urtebete falta denean, Frantziako gobernuak oposizio hirukoitza du. Alde batetik, eskuina eta patronala. Beraien ustez, lan-erreformak ez du behar beste lan-merkatua malgutzen eta ez die enpresariei lana sortzeko aukerarik emango. Bestetik, sindikatuek eta muturreko ezkerrak uste dute hitzarmen kolektiboekin amaitzen duela uste dute eta langileak ahultzen dituela, enpresariekin dituzten negoziazioetan. Iritzi berekoak dira Alderdi Sozialistaren diputatu ezkertiarrenak. 30 diputatu inguruk osatzen dute talde hori eta legeak onartzeko tartea ahultzen dute.

protestak lan erreforma frantzia paris efe

Istiluak Parisko kaleetan. Efe

Protestak kalean

Milaka herritar atera dira kalera lan erreformaren kontra Parisen, Lyonen, Tolosan eta Nantesen, besteak beste, eta istilu handiak izan dira.

Profesionalen eta ikasleen sindikatuek deituta, Asanblada Nazionalean Gobernuaren kontra oposizioak aurkeztutako zentsura mozioa bozkatzen ari ziren bitartean izan dira protestak.

Parisen, 12.000 eta 50.000 manifestari (Poliziak lehenengo zenbakia eman du, sindikatuek, bigarrena) artean atera dira kalera, eta liskarrak izan dira polizien eta protestarien artean.

starien artean.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X