Frantziako Gobernuak dekretuz onartuko du lan-erreforma
Azken hilabeteotan Frantzian hautsak harrotu dituen lan-erreforma dekretuz onartuko du François Hollanderen Gobernuak, Asanblada Nazionalean bozketarik egin gabe. Langileen mobilizazio ugari eragin ditu egitasmoak, aurkeztu zen egunetik.
Parlamentuan babesik ez duela ikusita, Manuel Valls lehen ministroari erreforma dekretuz onartzeko argi berdea eman dio Exekutibo frantziarrak. Diputatu sozialisten artean ere, ez du erabateko babesik proposamenak.
Hala, erreforma dekretuz eta bozketarik egin gabe onartu ahal izateko, Konstituzioaren 49.3 artikulua erabiliko du Gobernuak: babes nahikoa ez duten proposamenak dekretuz onartzea ahalbidetzen du artikulu horrek, betiere, oposizioak, 48 orduren buruan, zentsura-moziorik aurkezten ez badu. Legeak ezartzen duen prozedura jarraituz, ministroen ezohiko batzarra deitu beharko luke, orain, Hollanderen exekutiboak, lan-kode berria aurrera ateratzeko.
Vallsek berretsi duenez, "orekatua eta koherentea" da onartuko duten testua. Oposizioaren jarrera kritikatu du lehen ministroak, "konpromisoz" jokatu beharrean, ekimena blokeatzera bideratu dituelako indarrak. "Herriak aurrera egin behar du", esan du Vallsek.
Zentsura-mozioa
Sindikatu guztien haserrea piztu du lan-erreformak. Testuaren bigarren artikulua da polemika gehien piztu duena: horren arabera, enpresa hitzarmenak hitzarmen kolektiboen gainetik egongo dira.
Oposizioko taldeak, dagoeneko, hasi dira erantzuna prestatzen, eta zentsura-mozioa lantzen ari direla jakinarazi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz