Frantziako agintariek Pariseko Googleren egoitza miatu dute
Frantziako agintariak Pariseko Googleren egoitza miatzen ari dira zergak saihesteko ikerketa baten baitan. Hala baieztatu dute Frantziako Michel Sapin Finantza ministroaren gertuko iturriek.
Operazioa goizaldeko bostetan hasi da, Parisko erdigunean dauden Googleren bulegoetan.
Europako hainbat herrialdek deitoratu dute Googlek, Yahoo!-k eta teknologiaren alorreko beste hainbat enpresak irabaziak dituztela euren lurraldeetan, baina sare konplexuak erabiltzen dituztela paradisu fiskaletan, zerga gutxiago ordainteko.
Frantziako Finantza Ministerioko beste iturri baten arabera, Googlek 1.600 milioi euro zor dizkio estatuko administrazioari. Ministerioak ingeniaritza fiskal agresiboko teknikak aplikatzea egotzi dio erakunde teknologikoari.
Zure interesekoa izan daiteke
Australiako hondartza bateko juduen festa batean izandako eraso batek gutxienez 12 hildako utzi ditu, tartean erasotzaileetako bat
Gainera, 30 pertsona zauritu dira gutxienez bi erasotzailek tiroka egindako erasoan. Poliziak horietako bat hil du, eta bestea atxilotu egin dute. Bondi hondartzan jazo da erasoa, 2.000 pertsona inguru bildu dituen juduen ospakizun batean.
Australiako hondartza bateko juduen festa batean izandako eraso batek gutxienez 12 hildako utzi ditu, tartean erasotzaileetako bat
Gainera, 30 pertsona zauritu dira gutxienez bi erasotzailek tiroka egindako erasoan. Poliziak horietako bat hil du, eta bestea atxilotu egin dute. Bondi hondartzan jazo da erasoa, juduen ospakizun batean.
Bi hildako eta bederatzi zauritu Rhode Islandeko unibertsitate batean izandako tiroketan
Gutxienez bi pertsona hil eta bederatzi larri zauritu dira larunbat honetan Rhode Islande estatuko Providence hiriko Brown Unibertsitatean izandako tiroketan, erakundeak berak jakitera eman duenez.
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Gazan uholdeek eragindako hipotermien ondorioz
Nazio Batuen Erakundearen arabera, 800.000 pertsona inguru goseak eta hotzak jota bizi dira Palestinan. Gainera, euri-jasek hainbat pertsona kaltetu dituzte, horietako asko gaixorik eta osasun arazo larriekin.
Gutxienez 11 pertsona hil dira Gazako Zerrendan, hotzaren eta euriteen ondorioz
Euriteen ondorioz horma eta etxebizitza asko behera etorri dira, hainbat pertsona azpian harrapatuz. Gainera, urak kaleak eta kanpin-dendak hartu ditu. Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak eta Gazako Gobernuak gaixotasunak eta infekzioak areagotzeko arriskuaz ohartarazi dute.
Milaka pertsonak lan erreformaren aurkako protesta egin dute Portugalen, azken 12 urteotako lehen greba orokorrean
Sindikatuen arabera, hiru milioi pertsonak baino gehiagok bat egin zuten greba orokorrarekin -5,1 milioi langile daude-, eta Portugalen "inoiz egin den grebarik arrakastatsuenetakoa" izan zela adierazi dute. Portugalgo patronalaren arabera, grebak porrot egin du eta langileen % 3 bakarrik geratu dira etxean.
Adimen artifizialari "gehiegizko" mugak ezartzen dizkioten legeak blokeatzeko agindu exekutiboa sinatu du Trumpek
Horren harira argitaratutako testuaren arabera, Trumpen Administrazioak Kongresuarekin elkarlanean aritu behar du nazio mailako arau irmo bat bermatzeko, eta "bat ez datozen estatu mailako 50 arau ezberdin saihesteko".
Zelenskik bake planaren bertsio berria proposatu du eta Donbasen subiranotasunari buruzko erreferenduma defendatu du
Ukrainako presidentearen arabera, Indar Armatuek 800.000 soldadu izango dituzte.
AEBk Venezuelako kostaldean petrolio-ontzi bat konfiskatu dute
Ameriketako Estatu Batuek petrolio-ontzi bat atzeman eta konfiskatu dute Venezuelako kostaldean, Washington abuztutik Kariben egiten dabilen itsas hedapen militarraren barruan. Caracasek "lapurreta lotsagabea" dela esan du, eta atzerriko instantzien aurrean "nazioarteko krimen larria" salatuko duela iragarri du.
2,5 milioi lagun baino gehiago deportatu dituzte edo beren borondatez alde egin dute AEBtik 2025ean
Estatu Batuetako agintariek "sekulako lorpentzat" jo dute, Trumpek martxan jarritako migrazio politika gogorren baitan, "deportazioak arintzeko" dozenaka epaile izango direla iragarri eta egun gutxira.