errefuxiatuen krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CEAR: Errefuxiatuei buruzko akordioaren % 7 baino ez du bete EBk

Bi urtean 180.000 pertsona birkokatzeko konpromisoa hartu zuten estatuek. Urtebetean, 14.000 baino ez dituzte hartu.
Errefuxiatu bat, Calaisen (Frantzia). EFE
Errefuxiatu bat, Calaisen (Frantzia). EFE

CEAR Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordeak salatu duenez, 2015ean errefuxiatuen krisiari aurre egiteko Europar Batasunak (EB) izenpetutako akordioan jasotakoaren % 7 baino ez du bete orain arte. Urtebete igaro da ituna sinatu zutela, eta tarte honetan 14.000 pertsona birkolokatu dituzte; helburua, baina, kopuru horretatik dezente urrun dago: 2017rako 180.000 errefuxiatu birkolokatzea baitzen. CEARren hitzetan, helburua "ezin da bete, inondik inora".

Sinatutako akordioaren arabera, Grezian eta Italian, ez atzera ez aurrera, zeuden 160.000 asilo eskatzaile birkolokatu behar ziren; eta Turkiako, Libanoko eta Jornaniako errefuxiatu eremuetan zeuden beste 20.000 errefuxiatu lekuz aldatu.

Estrella Galan CEARreko idazkari nagusiak salatu duenez, EBko agintariek "bi abiadura dituzte: bereziki geldoak dira errefuxiatuak hartzeko, baina, euren mugetan sartzeko oztopoak jartzen arinak eta eraginkorrak dira".

"Lotsaren zerrenda"

Espainiako Estatuari dagokionez, urtebete honetan 500 pertsona birkokatu dituzte; 17.000 da helburua. Hori horrela, hartutako konpromisoa bete duten herrialdeen zerrendan —'lotsaren zerrenda' deitzen dio CEARrek— zortzigarrena da Espainia. Haren aurretik daude Frantzia, Austria, Norvegia, Herbehereak, Finlandia, Suitza eta Portugal.

CEARren hitzetan, hartutako konpromisoak "apurka-apurka" betetzen dituzte EBko estatuek, eta bien bitartean, milaka pertsona hiltzen dira Mediterraneoan, 4.200, azken urtean.

"Asmo onak bai, baina inongo erabaki loteslerik ez duten adierazpenek ez dute ezertxo ere balio euren bizimodua hobetzen saiatzean egunero hiltzen diren 17 pertsonarentzat", erantsi du Galanek.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X