Giza eskubideak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'New Yorkeko Adierazpena' onartu du NBEk, errefuxiatuen alde

Erakundearen kide diren 193 estatuek aho batez sinatu dute. Errefuxiatu eta migratzaileen eskubideak errespetatzea eta lekualdaketen arrazoiei aurre egitea adostu dute.
Refugiados errefuxiatuak Grecia campo. EFE
Refugiados errefuxiatuak Grecia campo. EFE

Nazio Batuen Erakundearen (NBE) batzar orokorrak aho batez onartu du errefuxiatuen eta migratzaileen inguruko 'New Yorkeko Adierazpena'. Errefuxiatu eta migratzaileei buruzko goi-bilera egin dute egunotan AEBko hiri honetan, eta erakundearen kide diren 193 estatuek adostutako testua sinatu dute.

 

 

Horien estatusa zein den gorabehera, euren herrialdeetatik ihes egin behar izan duten pertsonen giza eskubideak babesteko konpromisoa hartu dute estatuburu eta gobernuburuek, baita horren inguruan indarrean dauden nazioarteko legeak errespetatzekoa ere.

Euren etxea utzita aurre egin behar izan dituzten arriskuak aitortu eta elkartasuna erakutsi diete NBEk sinatutako testuan.

Horren ildoan, migratzaileek eta errefuxiatuen lekualdaketak kudeatzeko orduan estatu eta gobernuek duten "erantzukizuna" onartu du erakundeak, eta "modu gizatiar, sentibera eta errukitsuan" egin behar dela azpimarratu.

Hala, lekualdatze horien arrazoiei aurre egiteko konpromisoa agertu dute sinatzaileek. Era berean, "errefuxiatuen eta migratzaileen aurka izaten diren ekintza eta jarrera arrazista, diskriminatzaile eta xenofoboak salatu eta pertsona horiekin lotzen diren estereotipoak gaitzetsi" ditu NBEk.

Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak adierazpen horren edukia txalotu du. Horren hitzetan, konpromiso horri esker "ume gehiagok izango dute eskolara joateko aukera, langile gehiagok bilatu ahalko dute lana atzerrian, modu seguruan eta gaizkile trafikatzaileen esku gelditu gabe, eta jende gehiagok izango du aukera gehiago euren herrialdeetara itzuli eta bakean bizitzeko".

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X