Ehiza-hegazkinak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiako bi gerra-hegazkin, Bilboko aireko espazioan sartzeko zorian

Irailaren azken astean Bizkaiko kostaldera iritsi ziren ehiza-hegazkin horiek, Frantziako Defentsa Ministerioak azaldu duenez.
Ehiza-hegazkin errusiar batzuk Bilboko zerua urratu dute. Argazkia: Defentsa Ministerioa

Film bat grabatzen ari zirela iruditu arren, benetan gertatu da: Errusiako bi gerra-hegazkin Bilboko aire espazioan sartzeko zorian egon dira.

Duela astebete gertatu zen, irailaren 22an. Egun horretan, Norvegiako kostaldetik gertu Errusiako bi gerra-hegazkin (bi Tu-160 Blackjack) atzeman ondoren, Norvegiak, Erresuma Batuak, Frantziak eta Espainiak hainbat hegazkin aireratu zituzten, aireko espazioa “babesteko”, Frantziako Defentsa Ministerioak jakitera eman duenez.

Ohar baten bidez, honakoa esan du Frantziako Defentsa Ministerioak: 09:00etan, Norvegiak bi gerra-hegazkin atzeman zituen iparraldean, eta bi F-16 gerra-hegazkin bidali zituen Eskoziaraino eskoltatzeko. Bertan, Erresuma Batuak bidalitako bi Typhoon gerra-hegazkinek hartu zuten haien lekukoa, eta Irlandako mendebaldea zeharkatzen lagundu zieten.

Frantzian, bi Rafale gerra-hegazkin aireratu ziren, eta Britainia Handiko kostaldean atzeman zituzten Errusiako gerra-hegazkinak, horren arabera.

Jarraian, 14:30 aldera, Espainiako bi F-18 gerra-hegazkinek hartu zuten haien lekukoa, Kantabriako kostaldetik gertu, Bilboko aireko espazioan sartzeko zorian zeudenean. Puntu horretan, Errusiako bi gerra-hegazkinek norabidea aldatu zuten eta Irlandako mendebaldera abiatu ziren.

Frantziako Defentsa Ministerioak azaldu duenez, NATOk aireko espazioa zaintzeko iparraldean eta hegoaldean dituen egoitzei esker atzeman zituzten Errusiako gerra-hegazkinak, eta Frantziako Aireko Operazioetarako Zentro Nazionalarekin (CNOA) elkarlanean aritu zirela esan du.

Albiste gehiago mundua

Washington (USA), 14/07/2025.- NATO Secretary General Mark Rutte (L) shakes hands with US President Donald Trump during a meeting in the Oval Office of the White House in Washington, DC, USA, 14 July 2025. EFE/EPA/YURI GRIPAS / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek % 100eko muga-zergak ezarri nahi dizkie Errusiako produktuei, eta aliatuek finantzatutako armak Ukrainara bidaltzea adostu du NATOrekin

Trumpek iragarri du 50 eguneko epean Errusiako produktuei % 100eko muga-zergak ezarriko dizkiela, baldin eta Moskuk Ukrainarekin su-etena eta bake prozesua hastea ahalbidetuko duen akordiorik egiten ez badu. Era berean, iragarri du Ameriketako Estatu Batuek (AEB) armak bidaliko dizkiela NATOko herrialdeei, eta haiek arduratuko direla finantzatzeaz eta Ukrainara eramateaz.

Gehiago kargatu