Hondamendi naturala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia 900 pertsona hil dira Haitin, Matthew urakanaren ondorioz

Hildako gehienak Haitiko hegoaldean izan dira: Les Cayes, Dame Marie eta Jeremie hirietan. Kalteak oso handiak dira, eta Gobernuak laguntza eskatu dio nazioarteari.
18:00 - 20:00
Matthew urakanak 900 hildako utzi ditu Haitin

Matthew urakanaren ondorioz hildakoen kopuruak gora egin du Haitin, eta herrialde horretako babes zibilak ostiral honetan baieztatu duenez, gutxienez 900 pertsona hil dira azken orduotan, Reuters agentziak jakinarazi duenez.

Une hauetan, Haitiko larrialdi zerbitzuak lanean dabiltza kalte handiak sortu diren lekuetara iristeko. Izan ere, urakanak gogor astindu zuen herrialdea asteartean, eta kalte material ugari eragin ditu herrialdean. Egoera horren aurrean, igande honetarako, urriak 9, aurreikusita zeuden hauteskunde orokorrak atzeratu behar izan dituzte.

Matthew urakanaren eraginez tokirik kaltetuena Dame Marie izan da, eta bertan zauritu diren ehunka pertsona Haitiko hiriburura eraman dituzte (Port-au-Prince).

Momentuz, Haitiko larrialdi zerbitzuek ez dute zehaztu urakanak zenbateko kalteak utzi dituen herrialdean, baina azken orduetan gertatu den bezala, datozen orduotan ere hildakoen kopuruak gora egin dezakeela uste dute bertako agintariek. Izan ere, kaltetutako toki askotan komunikazioa moztu da, eta larrialdi zerbitzuak zailtasun ugari ditu leku horietara iristeko.

Hildako gehienak Haitiko hegoaldean izan dira: Les Cayes, Dame Marie eta Jeremie hirietan.

"Kalteak oso handiak dira", adierazi du Jocelerme Privert Haitiko presidenteak. Era berean, nazioarteko beste herrialde askok laguntza eskaini dietela esan du Privertek. Ildo horretatik, etorkizunean egiten dituzten eraikuntzak sendoagoak izan beharko direla azaldu du Haitiko presidenteak, mota horretako hondamendi naturalei aurre egin ahal izateko.

Bestalde, Haitiko Gobernuak baieztatu du kalte handienak herrialdearen hegoaldean izan direla, eta laguntza eskatu die Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) eta nazioarteari.

2010ean, Haitin izandako lurrikararen ondorioz 300.000 pertsona hil eta milaka lagun zauritu ziren. Gainera, milioi eta erdi pertsona inguruk astindu horren ondorioak pairatu zituzten urte hartan.

13 hildako koleragatik

Gutxienez 13 pertsona hil dira Haitin kolerak jota, eta dozenaka gaixorik daude herrialdearen hego-ekialdean urakana igaro ostean, agintariek jakitera eman dutenez.

Obamak larrialdi egoera ezarri du Floridan

Ostegun honetan, urriak 7, Barack Obama AEBetako presidenteak larrialdi egoera ezarri zuen Floridan. Horri esker, Matthew urakanak kalteak eragin dituen tokietan batera arituko dira AEBko Segurtasun Saila eta Larrialdien Kudeaketarako Agentzia Federala (FEMA).

Matthew urakana Hego Carolinara iritsi da

Matthew urakana McClellanville hiritik oso hurbil ibili da larunbat goizean, Hego Carolinako kostaldean, hain zuzen. Uholde esanguratsuak eragin ditu barrualdean, AEBko Urakanen Zentro Nazionalak baieztatu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X