Atentatu suizida
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ISISek bere gain hartu du Pakistanen 62 pertsona hil dituen atentatua

Erasoaren ustezko hiru ekintzaileak ageri diren argazkia kaleratu du talde jihadistak.
18:00 - 20:00
62 lagun hil dira Pakistanen, polizia-akademia baten aurkako erasoan

Astearte honetan 62 pertsona hil dituen atentatu suizida bere ekintzaileek egina dela iragarri du Estatu Islamikoak (ISIS) Amaq albiste agentziaren bidez kaleratutako mezu batean. Erasoa Quetta hirian (Baluchistan eskualdea, Pakistan mendebaldea) jazo da, poliziak trebatzeko zentro batean.

Zabaldutako argazkian erasoaren ustezko hiru egileak ageri dira. Hirurek fusilak dituzte eskuan, batek burua estalita du, eta hirugarrenak zerura zuzentzen du  atzamarra (keinu hori atentatu suizidak adierazteko erabili ohi du taldeak).

Azken datu ofizialen arabera, hiru ekintzaile suizidez gain, 59 pertsona hil dira atentatuan, eta dozenaka lagun zauritu.

Armatutako hiru gizon Quetta polizia zentrora sartu dira, 600 bat agente lo zeuden bitartean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X