Castroren omenaldira joandakoak eta etxean geratutakoak
Polemika iturri izan zen Fidel Castro bizi izan zenean, eta polemika iturri da hil ostean ere. Omenaldian parte hartu duen nazioarteko ordezkaritzen mailak eztabaida sutsua eragin du herrialde batzuetan. Eta harrigarriak izan dira gabezia batzuk. Espero bezala, omenaldian izan dira Amerikako buruzagi boliviar guztiak, eta presidenteak bidaliz, ordezkaritza nabarmena izan dute Mexikok eta Kolonbiak ere. Santos presidenteak Kubari eskerrak eman dizkio gobernu kolonbiarraren eta FARCen artean bitartekari lana egiteagatik.
Baina, izan dira esker txarrekoak ere, bereziki Afrikan. Hego Afrikako presidentea joan da, Fidel Castro beti azaldu baitzen apartheidaren aurka, eta bertan izan dira pare bat diktadore: Zimbabwekoa eta Ekuatore Gineakoa. Baina harrigarria da Angolako presidentea joan ez izana, izan ere, Kubak sutsuki lagundu zion Angolari independentzia lor zezan. Harrigarria, ere berean, Putin errusiarra joan ez izana, azken urteetan Kubarekin harremanak estutu baititu. Diote Trumpekin ez haserretzeko izan dela, izan ere, Trumpek aurreratu du Obamak Kubarekin hasi zuen gerturatzea geldiarazi nahi duela. Orobat, txundigarria da duela zazpi hilabete Kubara bisita adeitsua egin zuen Obamak goi-mailako ordezkaritza bidali ez izana.
Zure interesekoa izan daiteke
Takaichi lehen ministroak nagusitasunez irabazi du Japonian, eta immigrazioaren aurkakoek gora egin dute
Kontserbadoreen buruak bi hereneko gehiengoa lortu du eta bere politikak aurrera atera ahal izango ditu. Orain arte indar gutxi izan duten bi alderdik ezustekoa eman dute: Sanseito ultraeskuindarrak eta Team Miraik.
Albiste izango dira: Bad Bunny Super Bowl-en, greba Tubos Reunidosen eta lanuzteak Renfen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bad Bunnyk batasun mezua zabaldu du Super Bowleko ikuskizunean, eta Trumpen kritikak jaso ditu
Artista puertorricarrak historia egin du Super Bowleko finaleko atsedenaldian egin ohi den ikuskizunean. Lady Gaga eta Ricky Martinekin batera, kontinentearen batasunaren aldeko aldarria egin du. Trump AEBko presidenteak adierazi du "herrialdeari zaplaztekoa eman" diola.
Seguro sozialistak irabazi du Portugalen, hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian, botoen % 65,77 lortuta
Ventura ultraeskuindarrak, berriz, botoen % 34,13 lortuko lituzke, botoen % 98 zenbatuta. Herri batzuek hauteskundeak astebete atzeratzea erabaki dute, otsailaren 15era arte, herrialdeak azken bi asteetan jasan dituen denboraleen ondorioz.
Irango auzitegi batek zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio Mohammadi Bakearen Nobel saridunari
Starmerren aholkulari nagusiak dimisioa eman du Epsteinen artxiboen eskandaluagatik
Kabineteko buruak bere gain hartu du Mandelson enbaxadore kargurako izendatu izanaren errua. "Akats bat izan zen. Gure alderdiari, gure herrialdeari eta politikarekiko konfiantzari kalte egin die Mandelsonek", gaineratu du.
Takaichik irabazi ditu hauteskundeak Japonian, eta gehiengoa handitu du
Hauteslekuak itxi osteko lehen kalkuluek 274 eta 328 eserleku artean eman dizkiote lehen ministroaren Alderdi Liberal Demokratikoari, gehiengo absolutua aise gaindituta.
Hauteskunde aurreratuak Japonian, azken urteetako elurte handienaren erdian
Sanae Takaichi lehen ministroak bozak aurreratzea erabaki zuen, Parlamentuan dituen babesak handitzeko asmoz. Inkesten arabera, helburua lortuko du, baina ez dira ohiko hauteskundeak izango, elurraren eraginez ordutegia aldatu behar izan baitute hautesleku batzuetan.
Istiluak izan dira polizien eta manifestarien artean Milanen, Olinpiar Jokoen aurkako protesta jendetsu batean
Poliziak ur-kanoiak eta negar-gasa erabili ditu manifestarien aurka, protestari batzuek agenteei suziriak, bengalak eta bestelako objektuak jaurti ostean. Milaka lagun bildu dira protestetan, Neguko Olinpiar Jokoak hasi eta biharamunean.
Hautagai sozialista faborito dela egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia Portugalen igande honetan
Inkesten arabera, Antonio Jose Seguro sozialistak botoen % 67 jasoko ditu, eta Andre Ventura ultraeskuindarrak, berriz, % 32. Ekaitzak Portugalen eragindako hondamendi betean egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia.