Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obamaren 'traizioak' asko haserretu du Netanyahu

Orain arte, Estatu Batuek, beto-eskubidea erabili, eta beti galarazi izan dute Israel gaitzestea Nazio Batuen Segurtasun batzordean.

Orain arte, Estatu Batuek, beto-eskubidea erabili, eta beti galarazi izan dute Israel gaitzestea Nazio Batuen Segurtasun batzordean.

Oraingoan ordea, abstentziora jo dute eta Israelen aurkako  gaitzespena bideratu dute, Palestinako lurralde okupatuetan koloniak eraikitzeagatik.

Obamak, barruak eskatzen ziona egin du kargua utzi aurretik. Inoiz ez da ondo konpondu Netanyahu Israelgo Lehen Ministroarekin eta inoiz ez ditu gustuko izan Israelen koloniak lurralde okupatuetan. Agintaldiaren amaiera arte itxaron du ezustekoa egiteko.

Netanyahu asko haserretu da, Estatu Batuetako hurrengo presidenteak, Donald Trumpek bermatu diolako dagoeneko, nahi duen guztia egiten utziko diola Israeli. Hilabete barru izan balitz, erabaki hau ez zatekeen onartuko.

Obamaren traizioa da Netanyahuri min egin diona, erabakiaren benetako ondorioak baino gehiago.  Azken finean, Israelek dagoeneko esan du ez duela erabakia beteko, orain arte Nazio Batuek Israelen kontra hartutako beste erabaki guztietan bezala.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X