Eraso informatikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obamak Errusia zigortu du, AEBko hauteskundeetan izandako erasoengatik

AEBko Gobernuak 72 orduko epea eman die Errusiako 35 diplomatikoei, herrialdetik irten daitezen.
Barack Obama eta Vladimir Putin, G-20ko bilera batean, Txinan. Artxiboko argazkia: EFE
Barack Obama eta Vladimir Putin, G-20ko bilera batean, Txinan. Artxiboko argazkia: EFE

Errusiak 2016ko Etxe Zurirako hauteskundeetan esku hartu zuelakoan, AEBko Gobernuak 72 orduko epea eman die Errusiako 35 diplomatikoei, herrialdetik irten daitezen. Obamaren esanetan,  AEBko hauteskunde-kanpainan izandako eraso informatikoetan esku hartu zuten.

AEBko Gobernuak ostegun honetan iragarri duenez, “personae non gratae” gaitzespen izendapena ezarri die. Hala, Whasingtongo errusiar enbaxadan eta San Frantziskoko kontsulatuan lan egiten duten Errusiako 35 funtzionarioei 72 orduko epea eman die herrialdetik irteteko.

AEBk ohar baten bidez ziurtatu duenez, langile horiek beraien estatus diplomatikoarekin bat ez datorren moduan ari ziren lanean.

Ildo horretatik, Etxe Zurirako hauteskunde-kanpainan izandako eraso informatikoekin nolabaiteko lotura izan lezaketen hamaika pertsona, erakunde eta enpresa zigortzeko agindua sinatu du ostegun honetan AEBko presidente den Barack Obamak.

Alabaina, aurrekoa Errusiaren ekintza oldarkorrei emandako erantzun bat besterik ez dela eta herrialde horri zigor gehiago ipiniko dizkiotela iragarri du Obamak, Etxe Zuriak zabaldutako ohar baten bidez.

Halaber, Errusiaren kontra hartuko dituzten erabaki batzuk sekretupean izango dituztela jakinarazi du AEBko presidenteak.

Beste alde batetik, Errusiak ziurtatu du zigor horien bitartez Etxe Zuriko presidente berriarekin (Donald Trump) harremanak zailtzea bilatzen duela Obamaren Gobernuak.

Konstantin Dolgov Kremlinaren ordezkariak ziurtatu duenez, zigor horien bidez bi herrialdeen arteko harremanak zailtzea eta apurtzea izango da AEBk lortuko duen helburu bakarra.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X