Epaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Venezuelako Gorenak Asanblea Nazionalaren eskumenak hartuko ditu

Oposizioak uste duenez, immunitate parlamentarioa kentzea, Madurori "botere inperiala" emango dio eta erabakiak "kudeaketaren demokrazia eza egiaztatzen du".
MAM-eko argazkia: nicolas-maduro_
MAM-eko argazkia: nicolas-maduro_

Venezuelako Auzitegi Gorenak Asanblea Nazionalaren eskumenak (oposizioko aliantzako Batasun Nazionaleko Mahaiaren kontrolpean) erabat hartuko ditu, ganbera legegileak "desobeditzen" jarraitzen duelako, Globovision katean adierazi dutenez.

Venezuelako presidentearen, Nicolas Maduroren, ustez, epaia "historikoa" da eta "botere berezia eskaintzen du instituzionaltasuna eta bakea defendatzeko eta bere herrialdearen kontra egin nahi dituzten edozein eraso ukatzeko". Horrez gain, legegileak aberriari traizionatzeagatik eta delitu militarrengatik salatu ahal ditu. Bestalde, oposizioak uste duen arabera, immunitate parlamentarioa kentzea, mandatariari "botere inperiala" emango dio eta erabakiak "kudeaketaren demokrazia eza egiaztatzen du".

Asteazkenean publikatutako epai baten bitartez interpretazioa egin ondoren heldu da goi auzitegiaren erabakia. Horretan, Nicolas Maduro presidentearen Gobernuak enpresa mistoak egiteko eragozpenik ez duela iragarri zen. Horregatik, ez du Asanblea Nazionalaren babesa behar horretarako.

Epaian, Auzitegi Goreneko Areto Konstituzionalak, Parlamentuaren onespenik gabe enpresa mistoak sortzeko Gobernuari baimena ematearen erabakia berretsi du, gai horren "urgentziarengatik". "Omisio Inkonstituzional parlamentarioa" ere ebatzi du.

Hidrokarburoen Lege Organikoan oinarrituz Gobernuak enpresa mistoak sortzeko  eragozpeni ez izatea eragiten du "Omisio Inkonstituzional parlamentario" honek, eta baita Exekutiboak Gorenari konstituzio horren egoera bereizleak eta baldintza guztien "berri eman" behar diola ere, "Errepublikaren alde aurreikusitako abantaila bereziak barne".

Venezuelako Parlamentuak  Madurok "Estatu kolpea" eman duela salatu du

Oposizioaren kontrolpean dagoen Venezuelako Asanblea Nazionalak, Nicolas Maduro presidenteak "Estatu kolpea" eman duela salatu du.

"Estatu kolpe bat da, eta mundua eta komunikabideek letra guztiekin esatera gu laguntzea nahi dugu: Nicolas Madurok Estatu kolpea eman du Venezuelan", esan du Asanblea Nazionaleko presidenteak, Julio Borges opositoreak, Legegintza Jauregian egindako prentsaurrekoan.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X