Afganistan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Bonba guztien ama'ren jaurtiketako irudiak zabaldu ditu Pentagonoak

Bideoan ke lainoa eta hondakinak ikus daitezke. Leherketaren ostean, uhin hedakor handia garatu da.
18:00 - 20:00
GBU-43 bonba jaurti zuten unea erakusten duen bideoa zabaldu du Pentagonoak

Pentagonoak GBU-43 Massive Ordnance Air Blast (MOAB) bonba —bonba ez nuklear handiena jaurti duen uneko bideoa zabaldu du. Afganistanen jaurti zuten atzo, Nangarhar probintzian, Estatu Islamikoaren kontrako eraso batean.

Zabaldutako bideoan "bonba guztien ama"k Aching barrutiko mendi baten hegalean jo zuen unea ikusten da. Lehergailuak 10 tona ditu eta kobazuloak eta lurrazpiko tunelak suntsitzeko diseinatu zuten.

Leherketaren ondoren ke lainoa eta hondakinak ikus daitezke. Halaber, uhin hedakor handia garatu da.

Hildako kopurua

Bestalde, bonba bortitzak eragindako hildako kopuruari buruzko informazioa nahasia da.

Goizean, Afganistango Defentsa Ministerioak esan du bonbardaketan Estatu Islamikoaren 36 kide hil zirela eta erakunde horren instalazio garrantzitsu bat suntsitu zela.

Ordu batzuk geroago, Nangarhar probintziako Gobernuak adierazi du hildakoak 92 direla.

Estatu Islamikoak, berriz, ukatu egin du erasoan bere kiderik hil denik.

John Nicholson Afganistanen dagoen AEBko Armadaren jeneralak azpimarratu du bonbardaketan ez dela biktima zibilik izan eta hildako guztiak Estatu Islamikoko kideak direla.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X