Portugal
Gorde
Kendu nire zerrendatik

5 hildako hegazkin txiki bat supermerkatu baten ondoan erorita, Portugalen

Abionetan zihoazen lau pertsonak eta ezbeharraren unean supermerkatuaren inguruko aparkalekuan zegoen lagun bat dira hildakoak.
Hegazkin txikia supermerkatu baten ondoan erori da. Argazkia: EFE
Hegazkin txikia supermerkatu baten ondoan erori da. Argazkia: EFE

Gutxienez bost pertsona hil dira hegazkin txiki bat supermerkatu baten ondoan erorita, Portugalgo Tires herrian, Lisboatik hurbil, hango komunikabideek jakinarazi dutenez.

Abioneta 11:45ean atera da Tiresetik, Marseillara bidean. Alabaina, aireratu eta gutxira erori egin da, argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. RTP telebista-katearen arabera, Frantziako hiru lagun eta Suitzako beste bat zihoazen hegazkin txikian.

Bosgarren biktima ezbeharraren unean aipatu supermerkatuaren inguruko aparkaleku batean zegoen pertsona bat da.

Istripuaren ondorioz hainbat sute piztu dira eta gutxienez lau pertsona artatu behar izan dituzte kea arnastu dutelako.

Marcelo Rebelo de Sousa Portugalgo presidentea ezbeharraren tokira bertaratu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X