Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
AEBko presidente Donald Trumpek adierazi du ez duela Irango agintariekin balizko akordio batera iristeko aukerarik ikusten, ez direlako horretarako "baldintza egokiak" ematen, nahiz eta argi duen Teheran su-etena negoziatzeko prest dagoela.
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", azaldu du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan. Bertan zehaztu du itun baterako baldintzak "oso irmoak" izan behar direla.
Dena den, ez du horren inguruko ñabardura gehiagorik eman, baina "Iranek edozein anbizio nuklear baztertu beharko luke", erantsi du.
AEBk Iranen aurka egin dituen erasoen bilakaerari dagokionez, Trumpek azpimarratu du agerian geratu dela indar estatubatuarren nagusitasuna. "Iranen gaitasuna irismen txikiko misil bat jaurtitzera mugatzen da. Hori da Irango indar armatuek duten botere bakarra, eta eraso horiek erraz geldiarazi ditzakegu", esan du.
Erasoek ez dute etenik
Israelek iragarri du beste bonbardaketa olde bat hasi duela igande honetan Iranen aurka, oraingoan herrialdearen mendebaldeko jomugen kontra.
400 bonbardaketa baino gehiago egin ditu Iranen, otsailaren 28an AEBrekin batera operazio militarra hasi zuenetik.
Armadaren datuen arabera, larunbatean bakarrik, Israelgo gerra-hegazkinek 200 helburu baino gehiago jo dituzte persiar herrialdean, dozenaka misil jaurtigailu, aireko defentsa-sistemak eta arma-biltegiak barne.
Gainera, 800 pertsona inguru hil ditu Libanon, azken erregistro ofizialaren arabera, eta 1.933 zauritu baino gehiago eta ia milioi bat desplazatu utzi ditu bertan.
Israelen, Iranen misilek 12 hildako eragin dituzte orain arte.
Iranek Netayahuren burua eskatu du
Bestalde, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa "etenik gabe" jazarriko duela adierazi du Irango Guardia Iraultzaileak igande honetan.
Guardia Iraultzaileak iragarri duenez, Iranek 52 eraso egin ditu Israelgo sektore industrialen eta Ekialde Hurbileko beste herrialde batzuetan AEBk dituen indarren aurka, baina ez du zehaztu non.
Bien bitartean, Donald Trumpek esan du AEBk berriro bonbardatu dezakeela Irango Kharg uhartea, Islamiar Errepublikaren petrolio industriaren erdigunea, ostiralean Ekialde Hurbileko "historiako bonbardaketarik indartsuenetako bat" egin ostean.
NBC kateari telefonoz egindako elkarrizketa batean adierazi zuenez, "agian" berriro bonbardatuko dute, "dibertitzeko baino ez bada ere".
Gainera, bart, agintari estatubatuarrek ostegunean Iraken hil ziren sei soldadu estatubatuarren izen-abizenak plazaratu dituzte. Pentagonoak esan du istripu batean hil zirela; Iranen eta irakiar milizien arabera, baina, misil batek jo zituen.
Sei hildakoak honako hauek dira: John A. Klinner (33 urte, Auburn, Alabama), Ariana G. Savino kapitaina (31 urte, Covington, Washington), Ashley B. Pruitt sarjentu teknikoa (34 urte, Bardstowna, Kentucky), Seth R. Koval kapitaina (38 urte, Mooresville, Indiana), Curtis J. Angst kapitaina (30 urte, Wilmington, Ohio), eta Tyler H. Simmons sarjentu teknikoa (28 urte, Columbus, Ohio).
Horiek ere zenbatuta, 14 dira jada otsailaren 28an Iranen aurkako erasoaldia hasi zenetik hil diren soldadu estatubatuarrak: horietako zazpi irandarren erasoen ondorioz hil ziren; bat, Kuwaiten izandako "larrialdi mediko" baten ondorioz; eta gainerakoak, Irakeko gertakarian.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.