Siria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

7.000 lagun baino gehiago hil dira ISISen aurkako bonbardaketetan 2014tik

Hildakoen artean, gutxienez 1.256 zibil daude (275 adingabe eta 184 emakumezko tartean) eta gainerakoak Estatu Islamikoaren kideak dira, Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera.
Koalizioaren bonbardaketek ez dute etenik Sirian. Argazkia: EFE
Koalizioaren bonbardaketek ez dute etenik Sirian. Argazkia: EFE

Gutxienez 7.631 pertsona hil dira Sirian 2014ko irailaren 14tik koalizioak Estatu Islamikoaren aurka egindako bonbardaketen ondorioz, Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera.

Hildakoen artean, gutxienez 1.256 zibil daude; 275 adingabe eta 184 emakumezko tartean. Gainera, Estatu Islamikoaren 5.961 kide hil dira bonbardaketen eraginez, gehienak atzerritarrak eta asko ISISeko buruzagiak (Abu Omar al Shishani eta Abu Hiya al Tunisi, besteak beste).

2014ko uztailaz geroztik Estatu Islamikoak kalifatoa ezarri zuen Sirian eta Iraken, herrialde horietako iparraldea eta erdialdea mendean hartu ostean. Gaur egun, Estatu Islamikoak atzera egin behar izan du horren aurkako ofentsibak bultzatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X