Siria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka zibil eta soldadu atera dituzte Siriako herrietatik

Ebakuazioa Madaya, Fua eta Kefraya herrietan egin da eta 7.000 lagun atera dituzte horietatik.
Autobusetan atera dituzte herritarrak. Argazkia: EFE
Autobusetan atera dituzte herritarrak. Argazkia: EFE

Milaka zibil eta miliziano atera dituzte Siriako Madaya, Fua eta Kefraya herrietatik. Gobernuaren eta oposizio armatuaren akordio berri bati esker egin ahal izan dute operazioa.

Akordioaren lehen faseak jasotzen duen moduan, Fua eta Kefraya herri txiiak izan dira hustu diztuzten lehenak, eta  5.000 lagun atera dituzte bertatik. Fua eta Kefraya Idleb probintzian kokatuta daude eta hainbat urte daramatzate setiatuta.

Giza Eskubideen Siriako Behatokiak adierazi duenez, 75 autobus eta 20 anbulantzia erabili dituzte 5.000 lagunak ateratzeko. Horien artean 1.300 miliziano daude.

SANA Siriako albiste agentziak gaineratu duenez, ebakuatutako lagunak Al Rashidin ezala ezaguna de ingurura eraman dituzte, Alepo hiritik bost kilometrora. Aurrerago, Yebrinera eramango dituzte.

Madaya hiritik, bestalde, 2.200 lagun atera dituzte 60 autobus eta anbulantziaz osatutako konboi batean. Behatokiaren arabera, ebakuatutako lagunen artean 400 miliziano daude.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X