Bilera Italian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siriarako irtenbide politikoa eskatu eta Errusia zigortzea ukatu du G7k

Atzerri ministroaren, Angelino Alfanoren, arabera, "Errusiak paper erabakigarria izan dezake" Siriako trantsizio politikoan.
Angelino Alfano, G7aren bileran. Argazkia: EFE
Angelino Alfano, G7aren bileran. Argazkia: EFE

Siriarako irtenbide "politikoa eta ez militarra" sustatzea adostu du G7k. Horretan, Errusiak aktiboki parte hartzea ere nahi dute. Horrez gain, Moskuren kontrako zigorrak jasotzen dituen proposamen britainiarra ukatu du.

Italiako Atzerri ministroaren, Angelino Alfanoren, arabera, "Siriako gatazkarako irtenbide erabat militarra ez da existitzen", baizik eta politiko bat. "Konstituzio berri baten eta herrialdearen etorkizuna siriarren esku uzteko hauteskundeak deituko dituen prozesu politiko baten alde egin behar dugu", gaineratu du.

"Errusiarekin hitz egin behar dugu, ez dugu baztertu behar eta Vladimir Putinek Siriako presidenteari, Bachar al Asadi, eskaintzen dion laguntzari uko egitera" urgatzi behar diogu. "Al Asadek su etena agintzera behartzeko indarra du Errusiak", esan du Alfanok.

Ministroaren ustez, "Errusiak paper erabakigarria izan dezake Siriako trantsizio politikoan". Hori izango da Ameriketako Estatu Batuetako idazkariak, Rex Tillersonek, Errusiako Atzerri ministroarekin, Serguei Lavrovekin, Moskun egingo duen bilerara eramango duen mezua.

Erresuma Batuko Atzerri ministroak, Boris Johnsonek, defendatu dituen Errusiaren kontrako zigorrei dagokienez, "momentu honetan bat-etortzerik ez dagoela" adierazi du Alfanok, eta azken aukera moduan onartu behar direla onartu du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X