Venezuelak uko egin dio Amerikako Estatuen Erakundeko kide izateari
Nicolas Maduroren Gobernuak uko egin dio Amerikako Estatuen Erakundeko (AEE) kide izateari, Delcy Rodriguez Venezuelako Kanpo Arazoetarako ministroak asteazkenean iragarri duenez. Izan ere, bezperan ohartarazi zuen Venezuelak utzi egingo ziola kide izateari, erakundeak Kanpo Arazoetarako bilera bere oniritzirik gabe deituz gero.
"Venezuelak AEEtik alde egingo du, duintasunagatik, bere independentziagatik, burujabetzagatik eta gure aberriaren etorkizunagatik", esan du kantzilerrak.
Gainera, telebista publikoan egindako agerraldian azaldu duenez, "ordu batzuk lehenago iragarri bezala" AEEk "subiranotasunaren aurkako ekintza intrusibo, ilegal, arbitrario, okerrak eta baldarrak egiten jarraitzekotan", Caracasek "berehala" abiaraziko du erakundetik banantzeko prozesua.
Rodriguezek gaineratu du Estatuburuaren agindua izan dela, "jakin badakigulako bilera horren atzean (…) gure herrialdean esku hartzeko eta kontrolatzeko saiakera badagoela", esan du.
Kanpo Arazoetarako buruak, era berean, gaineratu duenaren arabera, ostegunean Venezuelako Gobernuak erakundea salatzeko gutuna aurkeztuko dio AEEari, eta banantzeko prozesua abiaraziko du (24 hilabete iraungo du).
"Esan beharra daukat hemendik aurrera Venezuelak ez duela parte hartuko herrialde talde honek gure herrialdeko bakea nahasteko helburuarekin egingo dituen inolako ekitaldi eta jardueretan", Rodriguezen hitzetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bondiko atentatuaren ostean, armen gaineko legeak gogortu egingo dituztela iragarri du Australiak
Australiako Gobernuak erantzun dio igandean Bondi hondartzan izandako erasoari, eta iragarri du aldaketak egingo dituztela armei buruzko legedian, kontrolak indartzeko. Sydneyn 16 pertsona hil zituzten.
Nick Reiner atxilotu dute, Rob Reiner zinemagilearen eta Michele Singerren semea, gurasoen heriotzarekin lotura duelakoan
Senar-emazteak hilda agertu ziren igande honetan Brentwoodeko bien egoitzan, Los Angelesen, Estatu Batuetan.
Nazioarteko Zigor Auzitegiak Palestinako auzia ikertzen jarraituko du, Israelen helegitea baztertu baitu
Israelgo Gobernuak ikerketa bere gain hartu nahi zuen, eskumena zuela argudiatuta. Argudioa errotik ukatu du Zigor Auzitegiak, eta hala, Fiskaltzak ikertzen jarraitu ahalko du.
EBk asumitu du Ukraina behartuko dutela NATOri uko egitera, eta haren segurtasuna babesteko konpromisoa hartu du
Europako iturriek azaldu dutenez, behin bake-akordioa lortuta, Ukrainaren etorkizuneko segurtasuna bermatzeko neurriak zehazteko lan “serioak” daude abian.
Adierazpen-askatasunak okerrera egin du munduan: % 10, 2012tik
Lehen Mundu Gerran edo Gerra Hotzaren unerik txarrenean izandako beherakadaren pareko da azken urteotakoa. 2022-2025 epean, 185 kazetarik galdu dute bizia, aurreko lau urteetan baino % 67 gehiago.
Kast, Txile demokratikoan boterera iritsi den lehen pinochetista
59 urteko Alderdi Errepublikanoaren burua datorren martxoaren 11tik aurrera delinkuentziaren eta migrazio irregularraren aurkako programa neoliberal bat ezartzeko prestatzen ari da, igandeko hauteskundeetan Jeannette Jara ezkertiarrari tarte handiz irabazi ondoren.
Jose Antonio Kast ultraeskuindarrak irabazi ditu Txileko hauteskundeak
Kastek iragarri du migratzaileak masiboki kanporatuko dituela, migrazioa delitu gisa tipifikatuko duela eta segurtasun goreneko kartzelak eraikiko dituela.
Atzerrian dauden israeldarrei kontuz ibiltzeko eskatu die Gobernuak, Sydneyko erasoaren imitatzaileak egon daitezkeelakoan
Janucaren ospakizuna bertan behera geratu da Moskun eta juduen gurtza lekuen segurtasuna indartzea erabaki du Frantziako Gobernuak.
Zelenski Trumpen ordezkariekin bildu da Berlinen, bake akordioa negoziatzen jarraitzeko
Lehen informazioen arabera, Ukraina prest legoke NATOn sartu gabe geratzeko, Errusiak berriz ere erasotzea eragotziko luketen segurtasun bermeak ematen badizkote. Astelehenean berriz ere bilduko dira bi aldeak.
Australiako hondartza bateko juduen festa batean izandako eraso batek gutxienez 16 hildako eta 40 zauritu utzi ditu
Poliziak erasotzaileetako bat hil du, eta bestea atxilotu egin dute, hil ala biziko egoeran. Poliziak uste du aita-semeak zirela. Bondi hondartzan jazo da erasoa, 2.000 pertsona inguru bildu dituen juduen ospakizun batean.