Teheranen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hassan Rohani Irango presidente inbestitu dute

Presidenteak 'herri osoaren zerbitzura' egongo dela zin egin du. Era berean, herrialdearen egoera hobetu ez ezik, justizia, askatasuna eta hiritarren eskubideak errespetatuko dituela azaldu du.
Hassan Rohani, Irango presidentea. EFE

Hassan Rohani kleriko moderatuak Irango presidente kargua hartu du gaur, Teherango Parlamentuan egindako ekitaldi batean. Beraz, beste lau urtez izango da herrialdeko agintari nagusia. Nazioarteko hainbat delegaziok hartu dute parte inbestidura ekitaldian.

"Koran sakratuaren eta Irango herriaren aurrean" zin egin du, "Jaungoiko ahalguztidunaren izenean, hura izango baita erlijio ofizialaren, sistema errepublikar islamiarraren eta herrialdeko Konstituzioaren zaindaria".

Bestalde, "herri osoaren zerbitzura" egongo dela zin egin du. Era berean, herrialdearen egoera hobetu ez ezik, justizia, askatasuna eta herritarren eskubideak errespetatuko dituela azaldu du.

Ali Lariyani Irango Parlamentuko presidenteak eta Sadeq Lariyani Botere Judizialaren buruzagiak hitzaldiak eskaini dituzte.

Kanpoko agintariei ekitaldira joan izana eskertu diete biek. Horrez gain, joan den maiatzeko hauteskundeetan izandako parte hartze handia ere azpimarratu dute (% 73), Irango demokraziak duen sendotasuna  duelako. Iraniarrak Errepublika Islamiarrarekin leialak direla ere nabarmendu du.

Besteak beste, Federica Mogherini Europako diplomaziako burua, eta Irak eta Afganistango ministroak eta Parlamentuko presidenteak izan dira ekitaldian.

Gaurkoa jaieguna izango da aurrerantzean erabaki dute Iranen. Rohanik bi aste izango ditu Gobernu berria osatzeko. Mohamed Yavad Zarif diplomazia buruak karguari eustea eta hainbat emakume egotea ere aurreikusi dute.

Albiste gehiago mundua

MINNEAPOLIS (United States), 27/08/2025.- Police respond to a shooting at the Annunciation Catholic School in Minneapolis, Minnesota, USA, 27 August 2025. According to police, three people including the gunman died in the shooting at a Catholic primary church and 20 were injured. EFE/EPA/CRAIG LASSIG
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxienez bi haur hil dira Minneapolisen, eskola katoliko batean izandako tiroketan

Minneapolisko poliziaburuak emandako datuen arabera, armatutako gizon bat eraikinaren kanpoaldetik tiroka hasi da leihotik, elizako bankuetan eserita zeuden haurren aurka. Zortzi eta hamar urteko bi haur hil dira, eta beste 17 pertsona zauritu dira, horietatik 14 umeak; horietako bi egoera oso larrian daude. Erasotzaileak bere buruaz beste egin du eta Robin Westman izenarekin identifikatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kayed Hammad, kazetari gazatarra: "Kazetariak Israelgo Armadaren jomuga nagusietakoak dira, milizianoak baino gehiago"

Kayed Hammadek, orain ia 2 hilabete Gazako infernutik Espainiara heltzea lortu zuen kazetariak, hitz egin digu, etsipenak jota. Haren ustez, nabarmen argia da Gazako kazetariak Israelgo armadaren jomuga direla, eta Nasser Ospitalearen aurkako eraso bikoitza ez zela akatsa izan. Berak ez omen zuen kazetari txalekorik erabiltzen, seguruago sentitzen zelako jantzi gabe ibiltzen.  

Mikel Ayestaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mikel Ayestaran: "Ez dago itxaropen handirik bahituak askatzeko negoziazioen inguruan"

Israelgo Segurtasun Kontseiluaren gaurko bileran bi gai nagusi izango dituzte mahai gainean: Gazako hiriaren inbasioa eta bahituak askatzeko negoziazioak. Nahiz eta Hamasek bitartekarien azken proposamena onartu, Netanyahuk baldintzak aldatu ditu eta bahitu guztiak batera askatzea eta Hamas armagabetzea eskatzen ditu. Familiek badakite euren azken aukera dela, eta hainbat protesta deitu dituzte gaurko.

Gehiago kargatu