Israelek dio bahituak askatzeko "akordio integral" bat nahi duela; Hamas, ordea, erantzunaren zain
Hamasek onartutako azken proposamenak erantzunik gabe jarraitzen du, eta AEBk iragarri du "bilera handia" egingo dela, Etxe Zurian.
Israelek adierazi du Gazan dauden "50 bahituak" askatzeko "akordio integrala" lortu nahi duela; hala ere, oraindik ez dio erantzunik eman Hamasek duela bederatzi egun onartutako azken proposamenari. Testuinguru horretan, David Mencer Israelgo Gobernuaren bozeramaileak azpimarratu du bitartekarien ahaleginen garrantzia, eta ziurtatu du gerraren helburuak betetzen dituen edozein neurri aztertzen ari direla.
Negoziazioak 60 eguneko etenaldia aurreikusten du akordioa lortzeko, hori adierazi dute bitartekariek (Qatar, Egipto eta AEB). Horren arabera, Hamasek bizirik dauden hamar bahitu eta hamazortzi hildako askatuko lituzke, preso palestinarrak askatzearen eta beste zenbait baldintzen truke.
Gogoratu beharra dago, 2023ko urritik, 62.800 pertsona baino gehiago hil direla Gazan, eta bi milioi inguru lagun desplazatu daudela. Hildakoen artean, 18.000 haur dira. Gainera, NBEk ohartarazi du milioi erdi palestinar baino gehiago goseak jota daude Israelen blokeoaren ondorioz, eta eskualdeko etxebizitzak, ikastetxeak eta ospitaleak suntsituta daude.
"Bilera handia"
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du "bilera handia" izango dela Etxe Zurian, Gazako egoera aztertzeko.
AEBko beste ordezkari ba, Steve Witkoff, baikor agertu da konponbide baterantz aurrera egiteko aukerari buruz, nahiz eta Trumpek astearte honetan aitortu duen ez duela ikusten Israelen eta Palestinaren arteko gatazkaren "amaiera erabakigarririk", epe laburrean behintzat.
"Ez dago ezer erabakigarririk. Aspalditik ari da gertatzen", azaldu du Trumpek akordioak lortzeko aukerari buruz.