Netanyahu, Amerikan biran
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trump eta Netanyahu berriz bilduko dira, oraingo honetan New Yorken

"New Yorken Trump presidentearekin, nire lagunarekin, elkartzeko irrikan nago", esan du lehen ministro israeldarrak.
Trump eta Netanyahu bildu ziren lehen egunean, otsailean. Argazkia: EFE
Trump eta Netanyahu bildu ziren lehen egunean, otsailean. Argazkia: EFE

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa eta Donald Trump AEBko presidentea berriz bilduko dira, irailaren 26an New Yorken NBEko Batzar Nagusiak bilera egingo duela aprobetxatuta.

"New Yorken Trump presidentearekin, nire lagunarekin, elkartzeko irrikan nago", esan du lehen ministro israeldarrak, The Jerusalem Post egunkariak adierazi duenez.

Netanyahuk prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok, Latinoamerikan egiten ari den biraren baitan. Lehenengo, Argentinan egingo du bisita, Kolonbian eta Mexikon egongo da gero, eta New Yorkera abiatuko da ondoren.

Etxe Zuriak ez du Trumpen eta Netanyahuren arteko bilera horren aipamenik egin oraindik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X