Seul eta Piongiang
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi Koreek eztabaida abiaraztea adostu dute

Goi-bilera apirilean egingo dute, Panmunjeom bakearen herrian, mugan. Historian egiten duten hirugarrena izango da.
KIM JONG UN JEFE OFICINA SEGURIDAD NACIONAL COREA SUR CHUNG EUI YONG EFE
Kim Jong-un Hego Koreako Segurtasun Nazionaleko bulegoaren buruarekin, igandean. Argazkia: EFE

Bi Koreek goi-bilera apirilean egitea adostu dute, Seulek Ipar Koreara bidalitako ordezkariak iragarri duenez, bi eguneko bidaia baten ostean. Hego Korearen ordezkaria Kim Jong-un Ipar Koreako buruarekin egon da bilduta.

Goi-bilera bi Koreek historia osoan egingo duten hirugarrena litzateke, eta Panmunjeom bakearen herrian, mugan, Chung Eui-yong Hego Koreako Segurtasun Nazionaleko Bulegoaren buruak egindako iragarpenaren arabera.

Ipar eta Hego Koreak gainera komunikazio harreman zuzena ezartzea adostu dute tentsio militarrak murrizteko.

Era berean, erregimena errespetatzen badute Pyongyangek arma nuklearrei uko egingo diela iragarri dio Hego Koreako ordezkaritzari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X