Siriak gogor gaitzesi du AEBen eta bere aliatu europarren eraso 'basati eta ankerra'
Siriako agintariek gogor gaitzetsi dute gaur AEBen, Frantziaren, eta Britainia Handiaren eraso "basati eta ankerra" Damasko eta Homseko hainbat punturen kontra.
SANA berri agentziak ofizialak zabaldu duenez, Siriako Kanpo Gaietarako Ministerioaren iturri anonimo batek esan du "Mendebaldeko erregimen arroen erantzuna, Siriako proiektu konspiratzaileak porrot egin izanak sortu dien frustrazioaren ondorio" dela.
Siriako Gobernuaren iritziz, erasoaren helburua Arma Kimikoen Debekurako Erakundeak gaur Damaskon hastekoa zuen lana oztopatzea izan da. Iragan larunbatean Duman gertatu zen eraso kimikoa aztertu behar du erakunde horrek: "Erasoaren uneak bat egiten du Arka Kimikoen Debekurako Erakundearen iritsierarekin, beraz, garbi dago misio horren lana oztopatu eta emaitzak bideratu nahi dituztela" ondorioztatu dute Siriako Kanpo Gaietarako Ministeriotik.
Duman gertatutakoaren iguruan "esan dituzten gezurrak eta muntaia agerian gera ez dadin, presioa egiteko egin dituzte bonbardaketak" AEBek eta bere aliatu europarrek Siriako Gobernuaren esanetan.
110 misil
Siriako Armadak jakitera eman duenez, bere defentsa antiaereoek suntsitu egin dituzte AEBek, Frantziak eta Britainia Handiak botatako 110 misiletako "gehienak".
Ali Maihub Komandantzia Nagusiko bozeramaileak telebistaz esan duenez, "erasoa 03:55 aldera izan da, Damaskoko eta Damaskotik kanpoko hainbat punturen kontra eta 110 misil bota dituzte.
Hala ere, beste batzuk ezin izan dituztela "interzeptatu" esan du eta laboratorio zientifiko bat nahiz hezkuntza zentro bat dagoen gune batean erori direla. Soilik kalte materialak eragin dituztela ere gaineratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.
Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du
Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani "musulmanen zatiketa saihesteko", "herrialde anaiak" direlako, eta bitartekari izateko prest agertu da.
Ekialdi Hurbilean izandako azken erasoek petrolio azpiegiturak eta garraioa izan dituzte helburu
Azken orduetan ugaritu egin dira petrolio azpiegituren eta garraioen aurkako erasoak. Iranek eta Qatarrek partekatzen duten gas plantaren aurkako erasoa egin du Israelek. Iranek gogor erantzun du, misil oldea jaurtiz Bahrain, Saudi Arabia, AEB, Kuwait eta Jerusalem aldera.
EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko
Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira.