Gutxienez hildako bat eta zortzi zauritu labanaz egindako eraso batean, Parisen
Pertsona bat hil eta beste zortzi zauritu ditu gizon batek labankadaz, Pariseko erdigunean. Horietatik bi larri daude.
Poliziak erasotzailea hil du. Gizonak "Allah Akbar" (Ala handia da) esan du, oihuz, erasoa egin duenean. Txetxeniarra zela azaldu dute agintariek.
Terrorismoaren aurkako Fiskaltza ari da geratutakoa ikertzen.
Monsigny kalean izan da erasoa, asteburuetan jende asko biltzen duten taberna eta jatetxeak dauden auzo batean. Quatre-Septembre metro geltokia itxi egin dute.
"21:00ak baino apur bat lehenago, jendea jatetxean sartzen hasi zen, gizon bat kanpoan zegoela oihukatuz, eta eskuan odolez zikindutako labana bat zuela", esan dio auzoko batek Le Parisien egunkariari.
Lekukoa bikotekidearekin afaltzen ari zen jatetxean: "jendeak lurrera bota du bere burua, beldurrez". Kontatu dutenez, bezeroek jatetxeko atea trangatu dute, erasotzailea sar ez zedin, eta pixkanaka normaltasuna itzuli da.
Gerard Collomb Barne ministroak segurtasun indarren "odol hotza" nabarmendu du, eta zoriondu egin ditu erasotzailea "neutralizatzeko erantzuna".
Agression à #Paris : je salue le sang froid et la réactivité des forces de police qui ont neutralisé l’assaillant.
Mes premières pensées vont aux victimes de cet acte odieux.
— Gérard Collomb (@gerardcollomb) 12 de mayo de 2018
Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa
Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa, Amaq agentziak hedatutako ohar labor batean. Idatzian zehazten denaren arabera, "Estatu Islamikoko soldadu bat" izan da egilea.
Horrez gain, "herrialdeei eraso egiteko AEBk gidatutako nazioarteko koalizioaren aurka egiteko erantzuna" izan dela azpimarratu du EIk testuan.
Frantziak ez duela milimetro bat ere etsiko esan du Macronek
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak polizia zoriondu du "terroristaren aurka egiteagatik". Frantziak ez du "milimetro bat ere etsiko askatasunaren arerioei dagokienez", esan du Macronek Twitter bidez.
Albiste gehiago mundua
Hauek dira historiako 10 lurrikararik handienak
Asteazken honetan Errusiako Kamtxatka eskualdean epizentroa izan duen 8,8 graduko lurrikara inoiz erregistratu diren handienetan zortzigarrena da.
Kayed Hammad kazetari, ekoizle eta itzultzaile gazatarra: "Ezerk ez nau harritzen, denetarik ikusi dut"
Arantza Ruiz kazetariak Kayed Hammad itzultzaile gazatarra elkarrizketatuko du ETB2ko "12 minutos" saioan, 21:40tik aurrera. "Ezin dut negarrik ere egin, ezerk ez nau harritzen, denetarik ikusi dut. Batzuek beldurrezko filmak ikusi dituzte, errealitateak, ordea, fikzioa gainditzen du. Negar egin nahiko nuke, baina ezin dut", nabarmendu du.
Albiste izango dira: Tsunami alerta, Boiseko Jaialdia eta elkarrizketa Kayed Hammad itzultzaile gazatarrari
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Errusiak, Japoniak eta Txinak bertan behera utzi dituzte tsunami arriskuagatik aktibatutako alertak
Errusiako Kamtxatka eskualdean izan den 8,8 graduko lur-astinduaren ondoren ezarri dituzte alertak. Orduek aurrera egin ahala baina, indargabetzen ari dira.
Hildakoak 60.000tik gora dira dagoeneko Gazan eta gosetea gizarte osora zabaltzen ari da
Hiru herritarretik batek hianbat egun ematen ditu jan gabe, eta 5 urtetik beherako haurrak desnutrizio arriskuan daude, NBEren arabera. Palestinarrek “proportzio epikoko hondamendi humanitarioa” bizi dutela dio erakundeak.
Erresuma Batuak iragarri du Estatu palestinarra irailean onartuko duela, Israelek baldintza batzuk betetzen ez baditu
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak "Gazako hondamendiarekin" bukatzea, su-etena indarrean jartzea eta Zisjordania ez anexionatzea ziurtatzeko eskatu dio Israeli.
Israelgo hainbat GKEk Gazan genozidioa egiten ari dela leporatu diote Israeli, lehen aldiz
B'Tselem eta Physicians for Human Rights Israel (PHRI) Israelgo erakundeek Gobernuari leporatu diote Gazako Zerrendan genozidioa egiten ari dela. Lehen aldiz adierazi dute tokiko GKEek genozidiotzat jotzen dutela Israelek Palestinaren aurka egindako erasoaldia.
Gutxienez lau hildako, tartean polizia bat, New Yorken izandako tiroketa batean
Gutxienez lau pertsona hil dira eta lagun bat zauritu da New Yorkeko Manhattan auzoan izandako tiroketa batean. Hildakoen artean tiroketaren egilea ere badago. Gertaera 18:00ak aldera izan da, Midtown inguruko etxe orratz batean.
Alvaro Uribe presidente ohia errudun jo du Kolonbiako Justiziak, lekukoak erostea eta iruzur prozesala egitea egotzita
Kolonbiako presidente izandakoaren defentsak bost egun ditu apelazio-helegitea aurkezteko.
Israelek gutxienez 98 pertsona hil ditu Gazan, Armadak iragarritako "etenaldi taktikoan"
Bitartean, Frantziak eta Saudi Arabiak antolatutako bi estatuen konponbiderako nazioarteko biltzarra hasi da Nazio Batuen Batzar Nagusian, New Yorken. AEBko Gobernuaren ustez, konferentzia "ez da emankorra eta ez da egokia".