Jerusalem, hiriburu zatitua
Israelek urteak daramatza nazioarteari eskatzen Jerusalem Israelgo hiriburu bezala onar dezala. Joan den astelehenean bere nahia hurbilago ikusi zuen Israelgo Gobernuak, Ivanka Trumpek, bere aita Donald Trumpen izenean, Steve Mnuchin AEBko Altxorraren idazkariarekin batera, Jerusalemen AEBko enbaxada inauguratzeko zeremonia historikoan plaka bati estalkia kendu zionean. Prozesuak 5 eta 10 urte bitartean beharko ditu guztiz osatzeko, eraikin berria eraikitzeaz gain, egun horren legazio diplomatikoak Tel Aviven ematen dituen zerbitzu guztiak Jerusalemera eraman beharko dituelako.
Horrela, 2006tik Jerusalemen ordezkari diplomatikoak dituen lehen herrialdea bihurtu da. Urte horretan, nazioarteak euren ordezkariak Jerusalemdik ateratzeko eskatu zien bertan ordezkaritza zuten herrialdeei, herri arabiarrei elkartasuna agertzeko, Israel horien lurraldeak okupatzen ari zela salatzeko.
Washingtonek inauguraziorako aukeratu zuen data ez zen zorizkoa izan, maiatzaren 14an bere Estatuaren fundazioa eta Sei Eguneko Gerraren ostean hiria “bateratu” zela ospatzen baitu Israelek urtero. Iragan maiatzaren 14an gertaera hura izan zenetik 70 urte bete direla aprobetxatuz, AEBko Gobernuak enbaxada bertara eramateko lehen pausoa eman zuen.
Palestinarrek, bere aldetik, Nakba (Hondamendia) izenarekin ezagutzen dutena gogoratzen dute egun bat geroago. 1948-49an arabiar herrialdeen eta Israelen arteko lehen gerraren ondorioz (arabiar herrialdeak inguru horretan estatu judua sortzea onartzearen kontra zeudelako sortutakoa) bere lurretatik kanporatu zituztela gogoratzen dute. Gertakari horrek hainbat hildako uzten ditu urtero, eta, aurten, gainera, bat egin du “Itzuleraren Martxa” ezagutzen denaren azken egunarekin (milaka palestinar etxetik kanporatu dituztela salatzeko protesta jendetsua izaten da).
Gertakari horien aurrean, palestinarrek greba orokorra deitu zuten. Protesta horiek direla eta, Israelgo Gobernuak indarkeria izugarria erakutsi du: Armadak 60 palestinar hil ditu, gutxienez sei ume tartean, eta 2.700 zauritu ditu.
Israelek Eurovision irabazi du
Jerusalen Israelgo hiriburu bezala legitimatzeko beste saiakera bat Eurovision telebista lehiaketa famatuan ikusi zen egun batzuk lehenago. Herri epaimahaiak Netta Barzila aukeratu zuen irabazle, eta Israelek laugarren aldiz irabazi zuen lehiaketa horrela. Garaipena lortu eta biharamunean, Benjamin Nentanyahu lehen ministroak “datorren urtean Jerusalemen ikusiko dugu elkar” juduen esaera famatua erabili zuen. Festibala aurreko edizioan irabazten duen herrialdeak hurrengo urtean antolatzeko eskubidea jasotzen du.
Israel, Estatu burujabe bezala, libre da 2019ko edizioa non antolatuko duen aukeratzeko, baina borrokan urteak daramatzan hiriburu bat aukeratu izana munduak Jerusalem juduen hiriburu bezala identifikatzeko estrategia besterik ez da, horrek arabiar munduan eragingo duen haserreari entzungor eginez.
Horrela, Eurovision matxismoaren aurkako eta desberdintasuna errespetatzearen aldeko mezuak zabaldu dituen abesti batek irabazi izanak ez ditu Estatu hebrearraren arazoak estali. Ikusi den bezala, Israel datorren urteko festibala antolatzeko ardura aprobetxatzen hasi da jada, nazioarteak Hiri Santua Israelgo hiriburu bezala onar dezan.
Irudi horrek ez du zerikusirik duela 20 urte Dana International israeldarrak Eurovisión irabazi zuenean ikusi zenarekin. Orduko hartan, palestinar askok eurek irabazi izan balute bezala ospatu zuten. Iragan larunbatean, ordea, Jerusalem Ekialdeko kaleetan isiltasuna zen nagusi, eta Mendebaldean egunsentira arte iraun zuen festak.
(*) Imanol Butron Alonso, Zientzia Politikoetan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean, EiTB-EHU Multimedia Komunikazio Masterreko ikaslea da eta eitb.eus-en dabil praktikak egiten.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek dio Iranek Ormuzeko itsasarteari lotutako "opari handia" egin diola AEBri
Errepublika Islamikoak ukatu egin du Washingtonekin negoziatzen ari denik, eta petrolioaren prezioan eragiten saiatzea leporatu dio AEBko presidenteari
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioak egiten espezialdua den eliteko unitate militarra— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.