Estatu Islamikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

149 dira jada Pakistanen mitin baten aurka egindako atentatuan hildakoak

Bederatzi adingabe daude hildakoen artean. Gainera, 185 bat pertsona zauritu ziren ISISek bere gain hartu duen atentatuan, aurreko ostiralean.
Anbulantzia bat, atentatua izan zen inguruan
Anbulantzia bat, atentatua izan zen inguruan. Argazkia: EFE

149ra igo da hildakoen kopurua Pakistanen hauteskunde mitin baten aurka egindako atentatuan, eta 186 zauritu zenbatu dituzte, gaur, astelehena, iturri ofizial batek EFEri adierazi dionez.

"Hildakoen kopurua 149ra igo da, tartean bederatzi adingabe, eta 186, zaurituena", esan dio Qaim Lashari Mastungeko (Baluchistan, atentatua izan zen probintzia) ordezkariak agentziari.

Erasoa aurreko ostiralean izan zen. Terrorista suizida batek soinean zeramatzan bonbak eztandarazi zituen Siraj Raisani politikariaren hitzaldi batean. Raisani Awami Alderdi Nazionalistaren kide da. Atentatua Estatu Islamikoak hartu zuen bere gain.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi