Argentina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cristina Fernandez Argentinako presidente ohia auzipetu dute, eroskeriagatik

Halaber, eta prebentziozko neurri gisa, Argentinako presidente ohia kartzelan sartzeko eskatu du epaileak. Hala ere, oraingoz ez dute atxilotuko senatari izateagatik immunitatea duelako.
18:00 - 20:00
Cristina Fernandez Argentinako presidente ohia auzipetu dute

Epaile batek Cristina Fernandez Argentinako presidente ohia auzipetu du, 2003tik 2015era arteko agintaldietan kontratu publikoak ematearen truke enpresariengatik dirutza jasotzea egotzita.

Halaber, epaileak Fernandez eta haren gobernuko beste zenbait kide kartzelan sartzeko agindua eman du, prebentziozko neurri gisa. Alabaina, oraingoz ez dute atxilotuko, senataria delako eta immunitatea daukalako.  Senatuaren bi herenaren botoak beharrezkoak dira Fernandezek forupeko izateari uzteko eta, ondorioz, atxilotua eta espetxeratua izateko.

Claudio Bonadio magistratuak eroskeria sare bat osatzea leporatzen die Fernandezi, haren gobernuko zenbait kideri eta hainbat enpresariri. Kontratu publikoak lortzeko, enpresari horiek diru kantitate handiak ordaindu zituztela uste du epaileak.

Enpresari horietako bat Angelo Calcaterra da, Mauricio Macri egungo presidente argentinarraren lehengusua. Nestor Kirchnerren nahiz Cristina Fernandezen hauteskunde-kanpainak finantzatzeko legez kanpoko ordainketak egin izana aitortu du, baina presiopean egin zuela erantsi du.

Eskandalua joan den abuztuan eman zen argitara, eta orduz geroztik, auzipetutako hainbat enpresarik eta politikarik "damua" agertu dute eta Justiziarekin kolaboratzeko prest azaldu dira, balizko zigorrak arintzeko asmoz. Guztiek onartu dute eroskeria sare bat egon zela eta Fernandezek nahiz haren alargunak, Nestor Kirchner presidente ohiak, parte hartu zutela.

Epaileak egindako ikerketaren arabera, agintean egon ziren urteetan, Kirchner, Fernandez eta Julio de Vido lan publikoen alorreko ministroa izan ziren eroskeria sare horretako "benetako onuradunak".

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X