TURKIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jamal Khashoggi kazetariaren heriotza baieztatu du Saudi Arabiak

Riadek jakitera eman duenez, kontsulatu barruan izandako 'liskar batean' hil zen kazetaria. 18 pertsona daude atxilotuta, Khashoggiren desagertzearekin eta hilketarekin lotuta.
18:00 - 20:00
Jamal Khashoggi kazetaria hil zutela aitortu dute saudiek

Jamal Khashoggi kazetaria hilda dagoela baieztatu du gaur Saudi Arabiak. Fiskaltzak zabaldutako informazioaren arabera, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil zen kazetari saudiarabiarra, "hainbat pertsonekin izandako liskar baten ondorioz". Ez dute gertaerari buruzko datu gehiago jakinarazi.

Urriaren 2an ikusi zuten azkenekoz Khashoggi, aipatutako kontsulatuan sartzen, dokumentazioa berritzeko asmoz. Bere emaztegaia kanpoan geratu zen, zain, baina ez zen inoiz atera. The Whasington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu izan zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin.

Orain arte Saudi Arabiak ukatu egin izan du Khashoggiren desagerketarekin zerikusirik eduki izana, eta hasiera batean kontsulatutik irten egin zela ere esan zuen. Orain, baina, Saudi Arabiak Turkian duen kontsulatu barruan hil zela aitortu du.

Turkiako Fiskaltzak jakitera eman dutenez, 18 pertsona atxilotu dituzte behin-behinean, eta ikerketak aurrera jarraitzen du. "Egia osoa argituko" dutela eta "kasu honetan nahastutako guztiak justiziaren aurrera eramango" dituztela gaineratu du Fiskaltzak.

Urriaren 2an desagertu zenetik, Turkiako hainbat komunikabidek filtrazioak argitaratu dituzte. Horiek hasieratik argitaratu dute Khashoggi hil egin zutela, eta horretarako, Mohamed bin Salman printze oinordekoaren inguko hainbat pertsona joan zirela Istanbulera.

Donald Trump AEBetako presidenteak "sinesgarri" jo du Arabia Saudik eman duen bertsioa, eta 18 lagun atxilotu izana "lehen pauso ona" dela esan du.

Estatu Batuetako presidenteak ez du uste buruzagi saudiek gezurrik esan diotenik azken egunotan, eta horregatik, Saudi Arabiari zigorren bat jartzen bazaio "nahiago lukeela" arma-kontratutak ez etetea esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X