Tsunamia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indonesiako tsumaniak 429 pertsona hil eta 1.459 zauritu zituen, agintarien arabera

Olatu erraldoi batek Sondako itsasartea jo zuen larunbatean: 11.687 pertsonak etxetik ihes egin behar izan dute, eta 158 lagun desagertu dira.
18:00 - 20:00
Indonesiako tsumaniak 429 hildako utzi ditu dagoeneko

Indonesiako agintariek Anak Kakatu sumendiaren (Sondako itsasartea, Sumatra eta Java artean) erupzioak eragindako tsunamiaren biktimen zenbatekoa eguneratu dute abenduaren 24ko goizaldean: 429 pertsona hil dira, 1.459 zauritu eta 158 desagertu

Ingurua larunbat gauean jo zuen olatu erraldoiaren eraginez, 11.687 pertsonak ihes egin behar izan dute, eta kalteak izan dira 611 etxebizitzatan, 69 hoteletan, 60 dendatan eta 420 itsasontzitan, Hondamendiak Kudeatzeko Indonesiako Agentzia Nazionalak iragarri duenez.

Joko Widodo herrialdeko presidentea ingurura bertaratu da helikopteroz, erreskate lanak gainbegiratu eta biktimak bisitatzera.

Adituen arabera, Anak Krakatu sumendiaren erupzioak urpeko luizi bat eragin zuen, eta mugimendu sismikoak erregistratzen dituzten alarmak ez ziren aktibatu.

Hondakinen artean bizirik atera diren pertsonak bilatzeko lanean ari dira larrialdi taldeak. Aldi berean, Anak Kakatu sumendia etengabe behatzen ari dira adituak.

Anyerren, Pandeglang barrutia kaltetuenetarikoa da. 207 pertsona hil dira bertan, beste 755 zauritu, beste zazpi desagerturik daude, eta 11.453k aldi baterako kanpamentuetara edo senideen etxeetara alde egin behar izan dute.

Larrialdi taldeak, makineria astunaren laguntzaz, baina baita euren eskuekin ere, hondakinak kentzen ari dira. Horrela, Sumurrera sartu ahal izateko errepideak garbitzen ari dira; izan ere, oraindik laguntza ezin izan da bertara heldu.

Salbamendu talde batek bost urteko mutiko bat bizirik atera du Carita hondartzan. Adingabeak hamabi ordu baino gehiago eman ditu harrapaturik.

Aulia Arriani Gurutze Gorriko bozeramaileak azaldu duenez, nahiz eta laguntza humanitarioa eskualdean banatzen ari, oraindik janari, edateko ur, botika eta larrialdiko artikulu gehiago beharrezkoak dira.

Sutopo Purwo Nugroho Hondamendiak Kudeatzeko Agentzia Nazionalaren (BNPB) bozeramaileak ohartarazi duenez, biktimen kopuruak gora egin dezake. Bestalde, oraingoz hildako guztiak indonesiarrak dira.

Sutopok prentsaurrekoan kritikatu duenez, Indonesiak ez du sumendiek sortutako tsunamien berri emateko alerta sistemarik. Olatuen bat-bateko gorakada antzemateko buiak 2012an jarri zituzten, baina bandalismoagatik, mantenu eta funts faltagatik funtzionatzen ez dutela salatu du Sutopok.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X