Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txinak kalifa izan nahi du kalifaren ordez

Pekin bere erronka nagusia prestatzen ari da: AEB Asiatik botatzea. Lehen potentzia izan nahi du eta horretarako erronka egin behar dio beste lehen potentziari.

Txinak Ilargiaren alde ilunera eraman duen espazio-zundaren misioa zientifikoa da, baina bere benetako helburua propaganda egitea da. Txinak erakutsi nahi du lehen potentzia izan daitekeela alor guztietan, baita espazioaren esplorazioan ere. Alor militarrean Txina Ameriketako Estatu Batuengandik (AEB) urruti dago oraindik, baina modu azkarrean handitzen ari da bere gastu militarra. Alor ekonomikoan, Txinak badaki aurki izango dela munduko ekonomia handiena. Zantzu guztien arabera, Txinak 2035ean hartuko die aurre AEBi, agian lehenago.

Txina bere erronka nagusia prestatzen ari da: AEB Asiatik botatzea. Pekinen ikuspuntutik, Txinaren eragin esparrua da Asia, eta AEB soberan daude han. Txinak Taiwan bere irla errebeldearen kontrola berreskuratu nahi du, baina Taiwan AEBen babespean dago, eta lehenago ala beranduago talka gertatuko da. Xi Jinping Txinako presidenteak modu gordinean esan zuen duela bi egun egindako hitzaldi ofizialean: Txinak Taiwan berreskuratuko du, onean edo txarrean. Txinak lehen potentzia izan nahi du eta horretarako erronka egin behar dio beste lehen potentziari: Lurrean bezala Ilargian ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X