DARDARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

5,3 graduko lurrikara batek Valparaisoko kostaldea astindu du, Txilen

Dardara kostaldean gertatu da, Valparaisotik 37 kilometro iparraldera, 60 kilometroko sakoneran.
Lurrikararen epizentroa, mapan
Lurrikararen epizentroa, mapan. Argazkia: EMSC

Richter eskalan 5,3 graduko lurrikara izan da Txilen igande honetan, EMSC Europa eta Mediterraneoko Sismologia Zentroak jakinarazi duenez.

Dardara bertan 22:25 zirenean gertatu da, itsasoan, Valparaisotik 37 kilometro iparraldera eta Hacienda La Caleratik 25 kilometro mendebaldera, 60 kilometroko sakoneran.

Oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X