Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek erabat bakartuta utzi nahi du Iran

Trumpek ekimen berritzaile bat onartu du: nazioarteko itsas indar baten sortzea Persiar golkoan nabigaziorako segurtasuna bermatzeko.

Trump ahaleginak eta bi egiten ari da Iran bakartuta uzteko. Atzo, bere atzerri ministro Mike Pompeok Saudi Arabia eta Emirrerrietara bidaiatu zuen, eta bere segurtasun aholkulari John Boltonek Israelera. Hiru herrialde horiek dira Iranen etsai nagusiak Ekialde Hurbilean eta bisita horien helburua argia zen: guztien ahaleginak batzea Iranen aurka.

Baina azken orduetan, Trumpek ekimen berritzaile bat ere onartu du: nazioarteko itsas indar baten sortzea Persiar golkoan nabigaziorako segurtasuna bermatzeko. Trumpek Irani leporatu dio sei petrolio ontziri eraso izana inguru horretan azken hilabetean.

Asiako herrialde nagusientzat, Txina, Japonia eta India tartean, Persiar Golkoko petrolioa ezinbestekoa da, inportatzen duten petrolio gehiena bertatik baitator. Beraz, Trumpek nazioarteko itsas indar horretan parte hartzeko gonbita egiten die bere ohiko argudioetako bat erabiliz: eurek direnez petrolioa behar dutenak, segurtasuna bermatu behar dutela eta ez Estatu Batuak bakarrik utzi. Pompeok saudiei eta Emirrerrietako arduradunei eskatu die Asian duten eragina erabiltzeko helburu horretan aurrera egiteko.

Itxura du Trumpek gai hau jarri nahi duela mahai gainean G20ak Japonian laster egingo duen goi bileran.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk

START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean. Start III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako eta gaur iraungi da.

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X