Hauteskunde primarioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etorkizun politikoa erabakitzear, Argentinako presidentzialen aurreko primarioetan

Alberto Fernandez peronista Mauricio Macri presidentearen aurretik dago hauteskunde primarioen inkestetan. Urrian izango dira presidentea hautatzeko hauteskundeetako lehen itzulia.
Mauricio Macri eta Alberto Fernandez, hautagai nagusiak. Argazkia: EiTB/EFE

Hauteskunde primarioak egiteko ireki dituzte Argentinako hauteslekuak. Presidentetzarako hauteskundeetan parte hartuko duten hautagaitzak eta hautagaiak erabakitzen ari dira argentinarrak. Lehen itzulia urriaren 27an egingo dute.

Igande honetako primarioetan bi ideia ekonomiko daude aurrez aurre: lau urte gehiago presidentea izan nahi duen Mauricio Macrik (Elkarrekin Aldaketaren Alde) defendatzen duen austeritatea, eta Alberto Fernandez (Guztion Frontea) peronistak babesten duen interbentzionismo ekonomikoa, urriko hauteskundeetan presidenteorde izateko hautagaia izango den Cristina Fernandez de Kirschner presidente ohiarekin batera.

Peronistak daude aurretik inkestetan, baina aldea estuegia da emaitza aurreratzeko.

Azken asteetako adierazle ekonomiko positiboak alde izatea espero du Macrik, eta iaz Nazioarteko Diru Funtsarekin negoziatu zuen ia 57.000 milioi euroko erreskatearen ostean galdutako konfiantza berreskuratzea.

Fernandezek, bestalde, soldaten igoera orokorra eta jubilatuentzat medikamentuak doakoak izatea agindu du, eta inflazioa eta langabezia handitu izana aurpegiratu dio Macriri.

Hauteskunde primarioek merkatuetan izan dezaketen eraginean dituzte guztiek begiak jarrita. Fernandezek alde handiarekin irabazten badu, merkatuek behera egitea aurreikusten da, eta horrek Macriren gainbehera ekarriko luke urrian.

Fernandez de Kirschner ez da hedabideetan gehiegi agertu, baina agertu denean eragin izugarria izan du, analisten arabera. Azken asteetan hautesle peronista guztiak batzea lortu omen du, baita ezkertiarrak ere.

Beste hautagaiak

Inkestetan hirugarren tokian daude Roberto Lavagna eta Juan Manuel Urtubey (Adostasun Federala 2030). Zeregin garrantzitsua izan lezakete presidentetzarako hauteskundeetan, nahikoa babes lortzen badute primarioetan.

Ezkerreko Fronteak, Nicolas del Cañorekin eta Jose Luis Espert ekonomistarekin, presidentetzarako hauteskundeetan egoteko behar dituzten botoen % 1,5 lortzea aurreikusten da.

Aurreko batzuetan bezala, primarioekin batera senatariak aukeratuko dituzte zortzi probintziatan (Chaco, Entre Rios, Neuquen, Rio Negro, Salta, Santiago del Estero, Tierra del Fuego eta Buenos Airesko hiria) eta diputatu nazionalak herrialde osoan, Parlamenturen erdia berritzeko. Buenos Aires hirian, Buenos Aires probintzian eta Catamarcan ere primarioak egingo dituzte karguak hautatzeko, eta Santa Cruzen gobernadorea hautatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X