Latinoamerika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

5,1 graduko lurrikara batek astindu du Peru

Huanucon izan da epizentroa, 125 kilometroko sakontasunean.
Mapa: Peruko Institutu Geofisikoa.

Richter eskalan 5,1 graduko lurrikara batek Huanuco eskualdea astindu du, Perun. 5:10ean izan da sismoa (12:10ean Euskal Herrian).

Lurrikararen epizentroa Aucauacutik 26 kilometro ipar-mendebaldera izan da, Leoncio Prado probintzian, Peruko Institutu Geofisikoak esan duenez.

125 kilometroko sakontasunean izan da sismoa, eta Mercalli eskalan III-IV graduko intentsitatean sentitu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi