Sua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suteen eraginez alerta egoeran jarraitzen du Kaliforniak

18:00 - 20:00
Suteen eraginez alerta egoeran jarraitzen du Kaliforniak
Los Angeles inguruan piztuta dauden suteak itzaltzea oso zaila ari zaie suertatzen suhiltzaileei, haize-boladak indartsuak direla eta.

Albiste gehiago mundua

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugarik Gabeko Medikuek eskatu dute Gazako Fundazio Humanitarioaren banaketa-guneak desegiteko: "Tranpa hilgarriak dira"

Mugarik Gabeko Medikuen (MSF) txosten baten arabera, Gazarako Fundazio Humanitario estatubatuarraren elikagaiak banatzeko zentroak "hilketa orkestratuak eta deshumanizazioa" egiteko lekuak dira, eta hauek ixteko deia egin dute. Israelek Gazako laguntza-banaketa fundazioa honen esku utzi zuen, hainbat hilabetez erabat blokeatuta egon ondoren.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxienez zazpi pertsona atxilotu dituzte Israelen, Gazako inbasioaren aurkako protestetan

Israelgo agintariek gutxienez zazpi pertsona atxilotu dituzte ostegun honetan Gazako Zerrendan inbasio militarraren aurka egindako manifestazioetan, eta zalditeria eta ur-kanoiak erabili dituzte protesta jendetsuak sakabanatzeko. Jerusalemen, bizirik atera direnen eta bahituta daudenen senideak izan dira protestetan, eta akordio bat eskatu dute horiek askatzeko eta Israelek Palestinako enklabearen kontra egindako erasoaldia amaitzeko, besteak beste.

Saint-Laurent-de-la-Cabrerisse (France), 07/08/2025.- A fire engine tackles a brush fire as a wildfire continues to spread in Saint-Laurent-de-la-Cabrerisse, Aude department, southern France, 07 August 2025. Some 16,000 hectares have been burned so far and at least one person died in one of the biggest wildfires in France since 1949. (incendio forestal, Francia) EFE/EPA/PHILIPPE MAGONI
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Frantziako hegoaldean piztutako suteak jadanik "ez du aurrera egiten", baina oraindik ez dago kontrolpean

Corbieres mendigunean asteartean piztutako sutea 1949. urtetik Frantziako Estatuan izan den handiena da, 16.000 hektarea baino gehiago kiskali baititu. Christian Pouget Aude departamenduko prefetak ohartarazi du oraindik ikusteke dagoela hektarea horietatik zenbat diren nekazal lursailak. "Uste dugu 900 hektarea inguru direla", esan du, lehen estimazio batean.

Gehiago kargatu