Gaza Hiria okupatzeko Netanyahuren plan militarra onartu du Israelgo Gobernuak
Gainera, inbasioa amaitzeko bost printzipio proposatu ditu: besteak beste, zerrenda desmilitarizatzea eta "administrazio zibil alternatibo" baten gobernua ezartzea.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Benjamin Netanyahu lehen ministroak Gaza Hiria okupatzeko proposatutako plan militarra onartu du gaur goizaldean Israelgo Gobernuak.
Hamar orduko bilera baten ostean, Israelgo Gobernuak komunikatu bat zabaldu du “Hamas garaitzeko” Netanyahuren plana azaltzeko. Halere, Gaza Hiria okupatzeaz gainera, ez dute argitu zer gertatuko den Zerrenda osoarekin, lehen ministroak kabinetearekin eztabaida-saioa hasi aurretik operazioa eremu osora zabaltzeko asmoa agertu bazuen ere.
Gobernuaren hitzetan, kabineteko kideen “gehiengoak” bost printzipio onartu ditu inbasioa amaitzeko: Hamas desarmatzea, bahitu guztiak bizirik (edo hilda) berreskuratzea, Gazako Zerrenda desmilitarizatzea, Israelek Gazako Zerrendan segurtasuna kontrolatzea eta Hamasena eta Palestinako Agintariarena ez den "administrazio zibil alternatibo bat" ezartzea enklabean; azkenak, gaur egun okupatuta dagoen Zisjordaniako zati batzuetan gobernatzen du.
Palestinako Herri Erresistentziaren Batzordeek, Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduaren gertukoek, "genozidiorako errezeta" gisa hartu dute plana, armak uzteari uko egin diote eta Israelgo agintariek bahituak "negoziazioen bidetik" soilik berreskuratuko dituztela azpimarratu dute.
Bilera hasi aurretik Fox kateari egindako adierazpenetan, Netanyahuk adierazi zuen bere helburua Gaza osoa okupatzea zela, baina ez duela hura gobernatu nahi, baizik eta "segurtasun perimetroa" mantendu eta "gobernatuko duten indar arabiarren esku" utzi.
Komunikatuaren arabera, bileran "plan alternatibo bat" baztertu dute, horrela "ez liratekeelako lortuko Hamasen porrota eta bahituen itzulera". Israelgo komunikabideen esanetan, plana Eyal Zamir Israelgo Armadako Estatu Nagusiko buruzagiak proposatu zuen, Netanyahuri aurre eginez Zerrenda osoa okupatzearen aurka agertu zen militarrak.
Azken egunotan, Israelgo hedabide nagusiek filtratu dute Netanyahuk erasoaldirako hainbat fasetako plan bat duela, ustez bahituak dituzten guneetara hedatzeko asmoarekin. Lehenengoan, tropek Gaza Hiria hartuko lukete, eta iparraldeko hiri horretan bildu diren milioi bat gazatar Mawasi (hegoaldea) ingurura lekualdatzea behartuko lukete.
Ondoren, bigarren fasean, Israelek Zerrendako erdialdeko errefuxiatuen kanpalekuen kontrola hartzea bilatuko luke. Toki horietan daude, Israelgo Gobernuaren ustez, oraindik bizirik dauden bahituak.
Israelgo Gobernuak zabaldutako informazio ofizialak, ordea, ez du Gaza Hiria hartzea ez den beste aukerarik berretsi.
Milizia palestinarrek 50 gatibu dituzte oraindik, eta horietako hogei bakarrik omen daude bizirik, Israelen arabera.
NBEk asteazkenean ohartarazi zuenez, Israelek plan hori martxan jartzen badu "ondorioak katastrofikoak" izango dira gazatarrentzat.
2023ko urrian Israelen inbasioa hasi zenetik, 60.000 pertsona baino gehiago hil dira Palestinako enklabean. Hori genozidio gisa salatu dute hainbat herrialdek Nazioarteko Justizia Gortean (CIJ), eta giza eskubideen aldeko nazioarteko eta Israelgo hainbat erakundeek ere genozidiotzat jo dute.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.