Gaza inbaditzeko plana "berehala gelditzeko" eskatu du NBEk
Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako goi mandatariak salatu duenez, Netanyahuren erabakia Nazioarteko Justizia Gortearen irizpenaren kontrakoa da.
Nazio Batuen Erakundea (NBE). Argazkia: Europa Press.
Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako goi mandatari Volker Turkek Israeli eskatu dio "berehala gelditzeko" Netanyahuk Gaza hiria okupatzeko iragarritako plana, Turken arabera, Nazioarteko Justizia Gortearen irizpenaren aurkako ekintza baita.
Mandatariaren hitzetan, okupazioak 800.000 palestinarren "behartutako desplazamendu masiboa" eragingo luke, baita "hilketa gehiago, sufrimendu jasanezin gehiago, zentzurik gabeko suntsiketa eta krimen lazgarriak" ere.
"Gazako gerrarekin amaitu behar da jada, eta israeldarrek eta palestinarrek elkar hartuta lan egin behar dute, bakean (...) gerra gogortu beharrean, Israelek ahalegin guztiak egin ditzan Gazako zibilen bizitzak salbatzeko eta laguntza humanitarioa mugarik gabe eskuratzeko", adierazi du Turkek.
Volker Turkek bahitu israeldarrak eta Israelek atxilotutako palestinarrak "berehala eta baldintzarik gabe" askatzeko ere eskatu du.
"Hondamendia"
Yair Lapid Israelgo oposizioaren buruaren ustez, "hondamendia" da Israelgo Gobernuak Gaza okupatzea erabaki izana, eta Israelgo Armadako eta segurtasun alorreko kideen iritziaren kontra doala adierazi du.
Horren arabera, okupazioak "hilabeteak beharko ditu" eta "bahituen eta soldadu askoren heriotza ekarriko du". Horrek guztiak, Lapiden esanetan, "kolapso politikoa eramango du" herrialdera.
Gainera, Armadako eta segurtasun alorreko kideak "erabat kontra" daudela ziurtatu du.
"Hau da Hamasek nahi zuena: Israel helbururik gabeko lurralde batean harrapatuta geratzea, hurrengo egunerako panorama zehaztu gabe, nora daraman inork ulertzen ez duen alferrikako okupazio batean", esan du Lapidek X sare sozialean.
Zure interesekoa izan daiteke
Zibererasoa egin diete Belgika eta Suediako dozenaka supermerkatutako hozte-sistemei
Trumpek Kongresuaren kontrola izango du jokoan agintaldi erdiko hauteskundeetan
Bi petrolio ontzi gehiagok egin dute itsas minekin talka Ormuzen, Iranen arabera
Iliana Yotova hautagai errusiazaleak irabazi ditu Bulgariako presidentetzarako hauteskundeak
Hegazkin pribatu bat Palm Beacheko etxe-gune batean erori den unea
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte