INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hil egin da Indian bortxaketa baten lekukotza ematera zihoala erre zuten emakumea

Bestalde, Indiako Poliziak hil egin ditu azaroaren 27an beste emakume bat bortxatzeagatik atxilotuta zeuden lau gizonak eta ehunka herritarrek ospatu egin dute.
Ikasle indiar batzuek bortxaketa egotzi zaien lau gizonen heriotza ospatu dute. Argazkia: EFE.

Bortxaketa baten biktima izan zen 23 urteko gazte indiar bat erre egin zuen gizon talde batek  abenduaren 5ean, osteguna, Unnao barrutiko bere herrixkatik Uttar Pradesh estatuko Raebareli hirira  lekukotza ematera zihoala. Emakumea bart hil da New Delhiko ospitale batean. Biktimak, ospitaleratu aurretik, erasotzaileak identifikatzea lortu zuen.

Ostiral gauerdian hil da emakumea, bihotzekoak jota. Erasoa jasan ostean, ospitalera eraman zuten aire bidez, Indiako hiriburuko Safdarjun ospitaleko harreman publikoetako departamentuko iturriek jakitera eman dutenez.

Poliziak ustezko bost erasotzaileak atxilotu ditu, baina ez du zehaztu bortxatzailea horien artean ote dagoen. Erasoaren berri izan ondoren, agintariek arduradunei zigor eredugarria ezartzeko konpromisoa hartu dute, mota horretako delituen aurkako protesta-giroa pil-pilean dagoen honetan.

Herrialdea hunkitu duen beste bortxaketa kasu bat

Ez da herrialdea hunkitu duen kasu bakarra izan: lau gizonek 26 urteko albaitari gazte bat bortxatu zuten azaroaren 27an, ito, eta ondoren, haren gorpua gasolinaz erre zuten.

Poliziak ustezko lau bortxatzaileak atxilotuta zituen eta tiroz hil ditu gaur goizaldean Hyderabad hirian, biktimaren gorpua aurkitu zuten leku berean, ikerketaren baitan hara eraman eta akusatuak ihes egiten saiatu direnean.

Poliziaren bertsioaren arabera, 20 eta 26 urte arteko gizonek harriekin, makilekin eta armekin eraso egin diete agenteei. Horren aurrean, tiro egin diete eta bertan hil dira.

Heriotza horiek ospakizun zein alarma erreakzioak eragin dituzte herrialdean.

Poliziaren jardunarekiko erreakzioa

Gertatutakoaren berri eman denean, tiroketaren lekura hurbildu da jende ugari, ospatzeko asmoarekin.

Ehunka pertsonak babesa adierazi diete agenteei, inguruko zubi batetik loreak jaurtiz eta agente batzuk besoetan hartuz.

Poztasun-adierazpen horiek ez dira bakarrak izan. Bai Sare sozialetan bai diskurtsoetan Poliziak atxilotuak hil izana goratu dute hainbat herritarrek. Askoren iritziz, “justizia egin da!”.

Epaiketaz kanpoko betearazpena ez da justizia

Amnistia Internazionala (AI) erakundeak, ordea, kezka adierazi du Poliziaren jokaerarekiko, eta agintariei ikerketa inpartziala bermatzeko exijitu die.

"Exekuzio estrajudizialak ez dira bortxaketei aurre egiteko irtenbidea", adierazi du ohar batean Avinash Kumar AIko zuzendari exekutiboak Indian.

"Edozein izanda ere delitua, oso arriskutsua da gertakari hau herrialdearentzat, inork ezin baitu Justizia bere esku hartu. Legeak hiltzeko aginduko zukeen, baina beharrezkoa da prozesua osatzea. Amaitu baino lehen hiltzen badituzte, orduan, zer zentzu dute auzitegiek? ", ohartarazi du Maneka Gandhik, BJP alderdiko parlamentariak.

"Zertarako balio du Legeak? Bestela, arma bat hartu eta tiro egin nahi duzunari", gaineratu du.

Sexu erasoen aurkako legeak gogortu egin dira Indian Jyoti Singhen kasuaren ondoren. 2012an sei gizonek New Delhiko autobus batean bortxatu eta torturatu ondoren hil egin zen emakumea. Kasu hori giltzarri izan zen Indiako gizartean baina ez ditu mota horretako delituak eten.

Indiako Gobernuaren azken datuen arabera, 2017an 33.658 bortxaketa kasu salatu ziren, ia ehun bat egunero.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X