Bye, bye, 'Brexit'
Alderdi Kontserbadoreak lortu du gehiengo osoa: nahikoa eta sobera, Johnsonek Bruselarekin negoziatu zuen irteera plana onartzeko. 'Brexit'aren aurkako alderdiak hauteskundeetara elkarrekin joan izan balira, agian emaitza bestelakoa izango zen, baina nor bere aldetik joan da, eta gauzak erraztu dizkiote Johnsoni.
Alderdi Laboristaren deskalabruak erakutsi du Jeremy Corbyn erabat oker ibili dela, ez baitu behar bezain argi defendatu Europar Batasunean geratzea, eta batzuetan, bazirudien Brexitaren aldeko indarren agente sekretua zela. Baina badaude beste irakurketa interesgarri batzuk ere. Eskoziako Alderdi Nazionalistak are gehiago handitu du lehendik ere beren herrialdean zuten gehiengo osoa, ia eserleku guztiak lortuta.
Nicola Sturgeon Eskoziako ministro nagusiak berehala eskatuko du independentziarako bigarren erreferenduma, saiatzeko galarazten Eskoziaren irteera Europar Batasunetik, Erresuma Batuarekin batera.
Gehiengoa ingelesen botoei esker lortu duen Johnsonek, dagoeneko esana du erreferendumaren kontra egingo duela. Beraz, laster etorriko da Ingalaterra eta Eskoziaren arteko talka.
Albiste gehiago mundua
Trumpek 450 bat milioi dolarreko isuna saihestu du apelazioan, iruzur egitea leporatuta zigortu ostean
Alabaina, Trump Erakundearen "enpresa-kultura mugatzeko" ezarritako kautelazko neurriak mantendu dituzte magistratuek. Ondarea puzteaz akusatuta dago, mailegu mesedegarriak eta bestelako finantza-onura batzuk lortzeko helburuarekin.
Gutxienez 18 hildako eta dozenaka zauritu Kolonbian izandako bi atentatutan
Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak FARCeko talde disidenteetako bati —Erdialdeko Estatu Nagusia (EMC)— leporatu dio atentatuen erantzukizuna. Halaber, iragarri du talde hori erakunde "terroristen" zerrendan sartuko duela.
Netanyahuk "berehalako" negoziazioak agindu ditu bahituak askatzeko, asmo militarrei uko egin gabe
Negoziazioak agindu dituen egun berean berretsi du Israelgo Armadak "Gazako hiria hartu eta Hamas garaitzeko" aurkeztu dion plana.
Ehunka palestinarrek desplazamenduaren aurkako manifestazioa egin dute Gaza hirian: "Gaza gurea da"
Bart gauean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Gaza hiria hartzeko epeak laburtzeko agindu zion Armadari, inbasioaren hasiera aurreratuz. Kalkuluen arabera, milioi bat pertsona inguru bizi dira Gaza hirian, eta gainerako herritarren zati handi bat (2,1 milioi pertsona guztira) Gazako Zerrendaren hegoaldean.
Ukrainiar bat atxilotu eta behin-behinean espetxera bidali dute Italian, Nord Stream gasbideen sabotajean ustez parte hartzeagatik
Karabineroek atxilotu dute 49 urteko gizona Riminin (Italiako ekialdea), Alemaniako Justizia Auzitegi Federalak abuztuaren 18an eman zuen euroagindua betez. Hain zuzen ere, Alemaniara estraditatuko dute aurki.
Zelenskik esan du Putinekin bildu daitekeela Suitzan, Austrian edo Turkian
Ukrainako presidenteak baztertu egin du bilera Moskun egitea, eta Hungarian antolatzea, planteatu bezala, "zaila" izango litzatekeela uste du eta.
Israelek hastear du Gaza Hiria okupatzeko operazioa
Lehen pausoa eman du jada, Israelgo Armadako iturriek baieztatu baitute tropak zabaldu dituztela hiri inguruan. Gainera, Netanyahuren gobernuak 60.000 erreserbista gehiago aktibatu nahi ditu irailetik aurrera. Antonio Guterresek, bien bitartean, ekintza militar horrek Gazan sor lezakeen heriotza eta suntsipenaz ohartarazi du.
Netanyahuk Gazako hiriaren inbasio militarra aurreratzeko agindu du, baina datarik eman gabe
Israelgo Armadako bozeramailearen esanetan, hiriko sarrerak kontrolatzen dituzte eta inguruko auzoetan indarrak pilatu dituzte.
Errusiaren interesak kontuan hartzen ez dituzten Ukrainarentzako segurtasun berme kolektiboak errefusatu ditu Moskuk
Sergei Lavrov Errusiako diplomaziaren buruak Kieverako segurtasun bermeei buruz egindako galderari erantzunez, Moskuk "bidezko interesak irmo eta zorrotz" defendatuko dituela ziurtatu du.
Zisjordanian asentamendu gehiago ezartzeko plana onartu du Israelek, Estatu palestinarraren “iruzurra ezabatzeko”
Palestinako Agintaritzak Nazioarteko Zuzenbidearen beste urraketa bat salatu du, eta zigorrak eta nazioarteko esku-hartzea eskatu ditu.