Galdeketa Txilen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2,1 milioi txiletar baino gehiagok parte hartu dute Konstituzio berrirako galdeketan

Galdeketa horrekin, herritarrek Konstituzio berri bat nahi duten edo ez jakin nahi dute agintariek, baina baita ere zeintzuk diren haien eskaera nagusiak eta tokian tokiko beharrak.
Konstituzioaren erreformari buruzko galdeketa, Txilen. Argazkia: EFE

2,1 milioi pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Txileko Konstituzioa erreformatzeko galdeketan. Azken asteetan herrialdea astindu duten protesten aurrean, Txileko Gobernuak eta oposizioak bide orri bat adostu zuten, plebiszitu baten bidez.

Hogeita hamar bat komunatan egindako zenbaketa azkar baten arabera, parte hartzaileen % 91k Konstituzio berria nahi dute. German Codina Txileko Udalerrien Elkarteko presidenteak "arrakastatsutzat" jo du galdeketa, eta herritarren nahia entzuteko deia egin du.

Asteazkenean hasi eta igande honetan amaitu den herri-galdeketan parte hartu duten 225 herrietako ia alkate guztiek bat egin dute, eta "aurreikuspen guztiak" gainditu direla nabarmendu dute, galdeketa loteslea izan ez arren, 'La Tercera' egunkariak zabaldu duenez.

"Oso pozik gaude, parte hartzeko esparru zabala sortu nahi izan dugu (...), bitarteko guztiak jarri ditugu eskura herritar guztiek botoa emateko aukera izan dezaten", nabarmendu du Codinak.

Galdeketa horrekin, herritarrek Konstituzio berri bat nahi duten edo ez jakin nahi dute agintariek, baina baita ere zeintzuk diren haien eskaera nagusiak eta gune bakoitzaren tokiko beharrak. "Bistan denez, garapen ereduaren gaineko arazo batekin gaude hemen, eta herritarrak dira agintariei lagundu behar dietenak eta haiek gidatu behar dituztenak gure herriarentzat nahi duten horretan", adierazi du Codinak.

Testuinguru horretan, zinegotziek parte-hartze txikiagoa espero zuten. Zenbait komunatan, hala nola Ñuñoan, La Cisternan eta Santiagon, 2016ko udal hauteskundeetan baino pertsona gehiagok eman dute botoa. Kopuru osoa ere nahiko esanguratsua da; izan ere, 2017ko hauteskunde orokorretan, 7 milioi txiletar inguru joan ziren botoa ematera bigarren itzulian.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X