Sinn Feinek bipartidismoa hautsi du Irlandan
Sinn Feinek irabazi ditu Irlandako hauteskundeak, Fine Gael eta Fianna Fail bi alderdi nagusiak gaindituta, nahiz eta alde txikiarekin izan.
Behin-behineko emaitzen arabera, Mary Lou McDonalden Sinn Feinek botoen % 23,94 lortu ditu, Fianna Failek bozen % 21,27 erdietsi ditu, eta Leo Varadkar lehen ministroaren Fine Gaelek, botoen % 21,08.
Atzetik, Alderdi Berdea (% 7,67), Alderdi Laborista (% 5,13), Alderdi Sozialdemokrata (% 3,1) eta Elkartasuna-Jendea Etekinen Aurretik (% 2,34), Irlandako komunikabideen aurreratu dutenez.
Horrela, 39 barrutietan banatu dituzten 65 eserlekuetako 29 Sinn Feinek bereganatu ditu, alderdi bozkatuena izan delako. Fine Gaelek hamabi eskuratu ditu, Fianna Failek hamaika eta Alderdi Berdeak lau ditu bermatuta. Gutxienez sei hautetsi independente izango dira Ganberan; Elkartasuna-Jendea Onuren Aurretik alderdiak bi aulki ditu, Alderdi Sozialdemokratak bat eta Alderdi Laboristak bat ere ez.
Larunbat gauean argitaratutako inkestak Sinn Fein, Fine Gael eta Fianna Fail alderdien arteko berdinketa iragarri zuen, bakoitzak botoen % 22 eskuratuko zituelakoan, baina aurreneko zenbaketak ikusita, badirudi Sinn Fein izango dela garaile.
Gobernua osatzeko elkarrizketak
McDonaldek dagoeneko esan du elkarrizketak abiatuko dituztela gainerako alderdiekin gobernua osatzeko. Fianna Failek ez du orain Sinn Feinekin akordioa lortzea baztertzen, baina Fine Gaelek erabat baztertu du aukera hori.
McDonaldek Alderdi Berdea, Alderdi Sozialdemokrata eta Elkartasuna-Jendea Etekinen Aurretik aipatu ditu balizko babesle gisa.
Sinn Feinek eserleku kopuruari eutsiko ziola uste zuen Gerry Adams buruzagi ohiak, baina alderdiaren arrakasta ez zuen inondik inora espero.
Micheal Martin Fianna Faileko buruzagia Sinn Feinekin eta Fine Gaelekin negoziatzeko prest agertu da. "Jendea entzuten duen demokrata naiz", esan du. Kanpainan, berriz, baztertu egin zuen McDonald edo Varadkar hautagaiekin inolako akordiorik adostea.
Azkenik, Leo Varadkar Fine Gaeleko buruzagiak erabat baztertu du Sinn Feinekin itunik bilatzeko aukera. "Behartutako ezkontza bat ez litzateke gobernu ona izango", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Kolonbian ekintza militar estatubatuarraren "benetako mehatxua" dagoela ohartarazi du Petrok
Narkotrafikoari aurre egiteko herrialde horrek ez duela nahikoa egiten ohartarazi du berriki AEBko presidenteak, Venezuelari eraso egin ostean. Bi agintariek telefonoz hitz egin zuten asteazkenean.
Ramon Larramendi, Groenlandian bizi den euskal herritarra: "Harridura, beldurra eta haserrea dago; ez gaude salgai"
Abenturak eta esplorazioak 1986an eraman zuten lehen aldiz Ramon Larramendi Groenlandiara, eta han bizi da duela 40 urtetik. Adierazi duenez, Donald Trumpek uhartea erosteko egindako mehatxuek eta desioek aldaketa handia eragin dute groenlandiarren iritzian (% 80, inuitak), duela urte batzuk arte nahiko "pro-amerikarrak" baitziren. Orain, ordea, sentimendu hori "erabateko gaitzespenean eraldatu da".
Lau pertsona hil eta hogeitik gora zauritu ditu Errusiak Kieven guean egindako eraso batean
Defentsa Ministerioak azaldu duenez, "Errusiako presidenteak Novgorod eskualdean duen egoitzaren aurka Kieveko erregimenak abenduaren 29an egindako erasoari" erantzun diote.
Trumpek Mexikon lurreko erasoak iragarri ditu, droga kartelen aurka
AEBko presidentearen arabera, droga kartelak dira Mexiko herrialdea "gidatzen" ari direnak. Bestalde, Trumpek aurreratu du Maria Corina Machado Venezuelako oposizioko buruarekin bilduko dela datorren astean.
Gaur iritsiko dira Madrilera Venezuelak aske utzi dituen bi preso bilbotarrak
Jose Maria Basoa eta Andres Martinez Puerto Ayacuchon atxilotu zituzten, Venezuelako Amazonas estatuko hiriburuan. CNIren eta Venezuelako oposizioarekin lotura izatea leporatu zieten. Espainiako Gobernuak hasieratik ukatu ditu akusazio horiek.
Groenlandiako independentistek AEBrekin "zuzenean" hitz egitea eskatu dute, Danimarka kanpoan utzita
Whashingtonekin akordio bat ixteko aukera ez du baztertzen Naleraq alderdiak, elkartze librearen formula erabilita.
Venezuelak bertako eta atzerriko presoak askatuko dituela iragarri du
Jorge Rodriguez Asanblea Nazionaleko presidenteak egin du iragarpena, Venezuelan "bakea eta bizikidetza baketsua sendotzeko" keinu gisa. Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako ministroak adierazi duenez, Espainiako herritarrak daude askatutako presoen artean; horien artean, 2024an atxilotutako bi bilbotarrak daude.
38 pertsona hil dira Iran osora zabaltzen ari diren protestetan
Protestak abenduaren 28an hasi ziren, rialaren balio-galeragatik eta inflazio handiagatik, baina manifestariek Errepublika Islamikoaren amaiera ere eskatu dute. Manifestazioetako batean, pertsona talde batek 2020an AEBk eraildako Qasem Soleimani Guardia Iraultzailearen komandante ohiaren estatua bat eraitsi du.
AEBren esku-hartzeak Venezuelan luze jo dezake, Trumpen esanetan
The New York Times egunkariak egindako elkarrizketa batean, esku-hartze horrek hilabeteak edo urtebete iraun dezakeen galdetu diotenean, buruzagi estatubatuarrak ondorengoa erantzun du: "Askoz denbora gehiago, esango nuke".
AEBren eraso militarrean 100 pertsona hil zirela baieztatu du Venezuelak
Delcy Rodriguezek, Venezuelako presidenteorde exekutiboak, astebeteko dolu nazionala ezarri du biktimak omentzeko.