AEBren eraso militarrean 100 pertsona hil zirela baieztatu du Venezuelak
Delcy Rodriguezek, Venezuelako presidenteorde exekutiboak, astebeteko dolu nazionala ezarri du biktimak omentzeko.
Diosdado Cabello Venezuelako Barne ministroak baieztatu duenez, 100 pertsona inguru hil ziren Ameriketako Estatu Batuetako militarrek Venezuelan egindako erasoan. Erasoa Nicolas Maduro presidentearen eta bere emaztearen, Cilia Floresen, bahiketarekin amaitu zen.
Hildakoen artean, Maduroren segurtasun pertsonaleko kideak dira, eta baita Kubako inteligentzia zerbitzuetako eta armadako 32 kide, bertako iturrien arabera.
Gainera, Cabellok berak zehaztu duenez, presidenteari eta bere emazteari lesioak eragin zizkieten bahiketan. Hain zuzen ere, Cilia Floresek lesioa du buruan, eta Madurok hanka du zaurituta.
Delcy Rodriguez, Venezuelako presidenteorde exekutiboak, astebeteko dolu nazionala ezarri du erasoan izandako biktimak omentzeko.
Operazio militarra
Nicolas Maduro presidentearen bahiketaren atarian, AEBk harrezkero hedapen militarra handia egina zuen Venezuelako kostaldean. Erasoan, Chinook helikopteroek eta AEBko Armadako eliteko unitate bereziek parte hartu zuten; alegia, Delta Force unitateak.
Donald Trump presidentearen arabera, "bikaina" izan zen egindako erasoa, eta ziurtatu du erasoan parte hartu zuten agenteen segurtasuna bermatze aldera egin zela egin zen moduan.