AEBren esku-hartzeak Venezuelan luze jo dezake, Trumpen esanetan
The New York Times egunkariak egindako elkarrizketa batean, esku-hartze horrek hilabeteak edo urtebete iraun dezakeen galdetu diotenean, buruzagi estatubatuarrak ondorengoa erantzun du: "Askoz denbora gehiago, esango nuke".
Donal Trump AEBko presidenteak The New York Times egunkariak egin dion elkarrizketa batean esan du Venezuelaren gainean egiten ari diren esku-hartzeak urteak iraun dezakeela. Esku-hartze hori hilabete edo urtebetez luzatuko den galdetu diotenean, buruzagi estatubatuarrak ondorengoa erantzun du: "Nik esango nuke azkoz denbora gehiago (iraungo duela)”.
Presidenteak adierazi duenez, “denborak soilik esango du hori”. “Oso modu errentagarrian berreraikiko dugu herrialdea”, nabarmendu du ia bi ordu iraun duen elkarrizketa batean. "Petrolioa erabiliko dugu, eta jasoko dugu. Petrolioaren prezioak jaitsiko ditugu eta dirua emango diogu Venezuelari, horren premia gorria baitu ", ziurtatu du.
Trumpek gaineratu du AEB "oso ondo" moldatzen ari dela Delcy Rodriguez behin-behineko presidenteak Venezuelan duen gobernuarekin, Times egunkariaren arabera.
Presidenteak asteartean esan zuenez, Venezuelak adostu zuen 30-50 milioi petroleo upel ematea AEBri, Washingtonek kontrolatuko dituen petrolio salmentaren diru-sarreren truke. Estatu Batuetako armada Venezuelan sartu eta egun gutxira gertatu zen hori. Gogoratu behar da Nicolas Maduro presidentea atxilotu zutela gertakari hartan.