Groenlandiako independentistek AEBrekin "zuzenean" hitz egitea eskatu dute, Danimarka kanpoan utzita
Whashingtonekin akordio bat ixteko aukera ez du baztertzen Naleraq alderdiak, elkartze librearen formula erabilita.
Naleraq Groenlandiako alderdi independentistak (oposizioan dago) hango agintariei eskatu die Ameriketako Estatu Batuetako Administrazioarekin "zuzenean" hitz egiteko, Danimarka kanpoan utzita.
Donald Trump AEBko presidenteak Groenlandia bereganatzeko azaldu duen asmoa ikusita, herrialde horretako Gobernuko ordezkariek Marco Rubio Estatu idazkari estatubatuarrarekin biltzea eskatu ondotik etorri da independentisten eskaria.
Juno Berthelsen Naleraq alderdiko kidearen arabera, "oso garrantzitsua da" Groenlandia "bakarrik" joatea bilera horretara. "Groenlandiak AEBkin kontaktu zuzena izan dezan lan egingo dugu", idatzi du sare sozialetan.
Groenlandiaren benetako interesak defendatzeko, hartu eman zuzena beharezkoa dela uste du Berthelsenek, "Danimarkaren galbahea pasa gabe".
Azken egunotan gertakarien aurrean, "geldirik" egotea ere leporatu dio Groenlandiako Gobernuari. "Badirudi, ez direla egoera kudeatzeko gai, ezta AEBko Gobernua elkarrizketa eskatzen ari denean ere", erantsi du.
Groenlandiaren independentzia aldarrikatzen du Naleraq alderdiak. Iazko hauteskundetan botoen % 25 eskuratuta, 31tik zortzi diputatu ditu Parlamentuan. Besteak beste, Whasingtonekin elkarrizketa abiaraztea defendatzen du; elkartze librearen formula erabilita, akordio baterako prest legoke.
"Independentzia eta autodeterminazio erabatekoa nahi dugu. Horrek eskatzen du arlo politikoan prest egotea, baina baita praktikoan ere, eta gu geu gai izatea Groenlandiaren etorkizuneko nazioarteko harremanak ezartzeko, nazio subirano gisa", azaldu du Naleraqeko ordezkariak.
Duela urtebete Etxe Zurira itzuli zenetik, Trumpek ez du ezkutatu Groenlandia bereganatzeko bere helburua, segurtasun nazionalaren izenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.