Venezuelak bertako eta atzerriko presoak askatuko dituela iragarri du
Jorge Rodriguez Asanblea Nazionaleko presidenteak egin du iragarpena, Venezuelan "bakea eta bizikidetza baketsua sendotzeko" keinu gisa. Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako ministroak adierazi duenez, Espainiako herritarrak daude askatutako presoen artean; horien artean, 2024an atxilotutako bi bilbotarrak daude.
Jorge Rodriguez Venezuelako Parlamentuko presidente eta chavismoaren negoziatzaileen buruak iragarri duenez, preso "kopuru nabarmen bat" askatuko dute, herrialdean "bakea eta bizikidetza baketsua sendotzeko" keinu gisa. Preso horiek venezuelarrak eta atzerritarrak izango dira, eta ez du zehaztu kopurua.
"Bakea bilatzeko asmo zabala duen gobernu bolivartarraren keinu hori har bedi gure errepublikak bere bizitza baketsua jarrai dezan, oparotasunaren bila, guztiok egin behar dugun ekarpentzat", adierazi du Rodriguezek.
Bere hitzaldian, eskerrak eman dizkie "bizitza osorako, autodeterminaziorako, independentziarako eta bakerako" eskubidea "defendatzeko" beti ondoan egon direnei: Jose Lusi Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiari, "duela hamar urtetik hona adostasun nazionalaren alde lan egiteko gaitasun guztiak erakusteagatik"; Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidenteari, eta Qatarri.
Bi euskal preso Venezuelan
Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak adierazi duenez, askatutako presoen artean Jose Maria Basoa eta Andres Martinez Adasme bilbotarrak daude, Espainiako herritartasuna duten beste hiru presorekin batera.
Basoa eta Adasme 2024ko irailaren 14an atxilotu zituzten Venezuelan, CNIrekin lotura zutelakoan, eta liberatutako atzerritarren artean egon litezke.
"Egun osoan zehar jarraitzen ari naizen informazioaren arabera, askatze horiek gertatzen ari dira, Jorge Rodriguez Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidenteak iragarri duen bezala", eta, "zuhurtzia osoz", askatutako preso horien artean espainiar herritarrak daude, adierazi du Albarasek TVEn.
Ministroak ez du xehetasun gehiagorik eman nahi izan askatutako kopuruaren gainean, baina hori gauzatuz gero "Delcy Rodriguez presidente arduradun berriak Venezuelaren etapa berrian emandako pauso oso positiboa" litzateke.
Zure interesekoa izan daiteke
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
NBEren Batzar Nagusiak erabaki bat hartu du egungo munduko maparen diseinua erabiltzeari utzi eta kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibdez, Afrikaren tamaina handiagoa izango litzateke.
AEBk Witkoff eta Kushner bidali ditu Errusiara eta Ukrainara bake elkarrizketak berpizteko asmoz
Trump presidenteak berak baieztatu du albistea. Horren esanetan, Putinek eta Zelenskik "biziki gorrotatzen dute elkar", eta horrek elkarrizketak zailtzen ditu.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.