Mexiko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mexikon 105.600 pertsona baino gehiago kutsatu dira jada COVID-19arekin

Gainera, 12.545 pertsona hil dira pandemia hasi zenetik. Mexiko Hiria eta Mexikoko Estatua dira orain arte positibo eta hildako gehien zenbatu dituzten lekuak.
Dagoeneko 12.545 pertsona hil dira Mexikon koronabirusaren ondorioz.
Dagoeneko 12.545 pertsona hil dira Mexikon koronabirusaren ondorioz. Argazkia: EFE

Koronabirusak eragindako pandemia hasi zenetik, egun bakar batean COVID-19arekin kutsatutako pertsona gehien baieztatu dituzte Mexikon; izan ere, 4442 kasu atzeman dituzte azken orduetan (105.680 guztira). Horrez gain, gaur emandako datuen arabera, 816 pertsona gehiago hil dira koronabirusaren ondorioz (12.545 orain arte).

Testuinguru horretan, Jose Luis Alomia Mexikoko zerbitzu epidemiologikoko zuzendari nagusiak agerraldi batean jakitera eman duenez, % 4,3ko hazkundea izan da herrialdean. Gaur egun, gaitza atzemateko probetan positibo eman duten 18.237 pertsonek "epidemia aktiboa" osatzen dute, azken 14 egunetan sintomak izan dituzten pazienteak baitira eta, beraz, beste pertsona batzuk kutsa baititzakete.

Halaber, laborategian egindako proben emaitzen zain dauden 46.659 kasu susmagarriren berri eman dute agintariek, eta beste 161.724k negatibo eman dute. Guztira, 314.063 pertsonari egin dizkiete gaitza atzemateko probak.

Bestalde, Mexikoko ospitaleen okupazioari dagokionez, gela arrunten kasuan % 45era iritsi da, eta zainketa intentsiboetako unitateen kasuan % 38ra igo da.

Mexiko Hiria eta Mexikoko Estatua dira orain arte positibo eta hildako gehien zenbatu dituzten lekuak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk

START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean. Start III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako eta gaur iraungi da.

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X