Errusiako herritarren % 78k Putinek proposatutako erreforma babestu dute
Vladimir Putin Errusiako presidentea 2036. urtera arte karguan jarraitzea ahalbidetzen duten aldaketen alde bozkatu dute errusiarren % 78k, Errusiako Hauteskunde Batzorde Zentralak botoen % 99 zenbatuta zituenean zabaldutako behin-behineko emaitzen arabera.
Bestalde, herritarren % 21,1 Konstituzioan erreforma egitearen aurka agertu dira, % 65,5eko parte-hartzea izan duten hauteskundeetan, orain arte zabaldutako datu ofizialen arabera.
Moskuko galdeketa ikuskatzeko zentroak jakinarazi duenez, "arau-hauste gutxi" egon dira, eta erreferenduma normaltasunez egin dute. Putinek 2151 zenbakia zuen hauteslekuan eman du botoa, Errusiako Zientzien Akademian, herrialdean egiten diren hauteskundeetan bozkatu ohi duen leku berean.
Koronabirusaren ondorioz atzeratu ondoren, Konstituzioaren erreferenduma bozkatzeko prozesua ekainaren 25ean hasi zen, eta asteazken honetan amaitu da. Errusian 6.000 kasu baino gehiago zenbatu dituzte egunean azken astean, eta guztira 654.000 pertsona kutsatu eta 9.500 baino gehiago hil dira COVID-19aren eraginez.
Errusiako Konstituzioan aldaketak egiteko galdeketa apirilaren 22rako deituta zegoen, baina agintariek bertan behera utzi behar izan zuten Putinen etorkizunerako funtsezkoa den bozketa, koronabirusaren agerraldiak eragindako pandemia dela eta.
Errusiako presidenteak, Gobernuko eta Parlamentuko kideek eta subiranotasun eta segurtasun nazionalarekin lotutako goi kargudunek bete beharreko baldintza berriak zehazten dituzte zuzenketek.
Horrez gain, erreforma konstituzionalak Exekutiboaren eta botere legegilearen funtzioak aldatzen ditu, Errusia osatzen duten lurraldeen sezesioa espresuki debekatzen du eta bi agintaldiko gehienezko muga finkatzen du sei urteko presidentetzarako, egungo agintariarentzat izan ezik.
Errusian, Konstituzioaren erreformak onartzeko, herritarrek erreferendumean berretsi behar dituzte. Putinek 68 urte ditu, eta bigarren agintaldia osatzen ari da (2036an amaitu daiteke). 2000 eta 2008 artean Errusiako presidentea izan zen Putin, eta, ondoren, Dimitri Medvedeven esku utzi zuen kargua, eta lehen ministro bihurtu zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Hungariak Orbanen aroa ixteko aukera izango du igandean
Peter Magyar liberalak (inkestetan faborito argia da) garaipen sendoa behar du lehen ministro ohiak 16 urteko agintaldian altxatutako egiturak aldatzeko.
'Orion' ontzia itsasoratu da jada, eta amaitu da Artemis II misioa, 50 urtean Ilargira egindako lehen bidaia
Lau astronautak (Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen) osasun egoera onean daudela baieztatu du NASAk.
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren gobernuaren arabera, "segurtasun nazionala" bermatzeko hartu dute erabakia, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petroren ustez, neurri hori "gehiegikeria" da, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.
Milaka indigena Brasiliara iritsi dira, 2026ko Lur Librea Kanpamentuan parte hartzeko
Brasilgo indigenek martxa bat egin dute Brasilgo Kongresu Nazionalera euren eskubideak aldarrikatzeko, Brasilian urtero egiten duten kanpaldiaren testuinguruan.
Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.