AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek irailaren 15ean debekatuko du TikTok, AEBko operazioak saltzen ez baditu

Trumpek ziurtatu du espero duela AEBetako Altxorrak zati bat jasotzea TikTok erosteagatik, baina ez du zehaztu prozesu hori nola egingo litzatekeen.
TikTok aplikazioa. Irudia: Pixabay.
TikTok aplikazioa. Irudia: Pixabay.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak ziurtatu duenez, bere Gobernuak TikTok sare soziala debekatuko du irailaren 15etik aurrera, data hori baino lehen Estatu Batuetan egiten dituen operazioei buruzko salmenta akordiorik lortzen ez badu.

AEBetako hedabideek Etxe Zurian egindako adierazpenetan, Microsoftek Txinako app-aren negozio estatubatuarra bereganatzeko duen interesa ere positibotzat jo du presidenteak.

Gainera, Trumpek ziurtatu du espero duela AEBetako Altxorrak zati bat jasotzea TikTok erosteagatik, baina ez du zehaztu prozesu hori nola egingo litzatekeen.

Satya Nadellak zuzentzen duen Microsoft konpainiak TikTok enpresaren zati bat erosteko interesa berretsi zuen igandean, gaur egun China ByteDance enpresarena dena. Konpainiak ohar baten bidez jakinarazi zuenez, "Microsoft prest dago AEBetan TikTok erosteko erabakiaren eztabaidekin jarraitzeko".

Presidenteak ostiralean iragarri zuen beharrezkoa izanez gero, larrialdiko botere ekonomikoak edo agindu exekutiboak erabiliko zituela TikTok debekatzeko, baina ez zuen xehetasun gehiagorik eman.

Aplikazioaren sektore kritikoak errezeloa agertu dute TikTok aplikazioak bildutako datuak Txinako Gobernuaren esku gera ote zitezkeen. Enpresak, ordea, beste behin ziurtatu du bere datuak Txinatik kanpo gordetzen dituela, eta Pekinek informazioaz jabetzeko edozein ahalegini aurre egingo liokeela.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X