Errusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alexei Navalni oposizioko buruzagia atxilotu dute, Moskura iritsi bezain pronto

Hegazkinak Moskuko Sheremetievo aireportuan lur hartu du, nahiz eta Vnukovo aireportuan espero. Poliziaren dispositibo handia zuen zain Vnukovon.
Alexei Navalni Errusiako oposizioaren buruzagia hegazkinean. Argazkia: EFE
Alexei Navalni Errusiako oposizioaren buruzagia hegazkinean. Argazkia: EFE

Poliziak Alexei Navalni Errusiako oposizioaren burua atxilotu du Moskuko Sheremetievo aireportuko pasaporte kontrolean, zenbait komunikabide digitalek zabaldu ostean politikariaren bozeramaileak berak baieztatu duenez.

Kira Yarmish Navalniren bozeramaileak Navalniren atxiloketa baieztatu du txio batean.

Poliziek eurekin joateko eskatu diote, eta Navalnik abokatua eskatu du, baina ez diote eskaera onartu.

Yulia emazteak musu batekin agurtu du politikaria. Alemaniatik Moskurako bidaia emaztearekin egin du Navalnik, bost hilabete bertan eman ondoren. Abuztuan pozoitu zuten, baina sendatu egin da.

“Bueltatzearekin oso pozik nago, eta azken bost hilabeteetako egunik zoriontsuena da”, adierazi du Navalnik, atxilotu baino lehen.

Navalni: "Azken bost hilabeteetako egunik zoriontsuena da"

Alemaniari eta, bereziki, bertako medikuei eta erizainei eskerrak eman dizkie, eta pozoitzearen erantzukizuna Vladimir Putin Errusiako presidenteari egotzi dio ekintzaileak.

“Nire etxea da. Guztiek beldur ote naizen galdetzen didate. Ez dut beldurrik. Pasaporte kontrolera erabat lasai noa”, esan du.

Era berean, Errusiako Espetxe Zerbitzu Federalak (SFP) baieztatu egin du Navalniren atxiloketa.

2014an ezarritako kartzela-zigorraren (3,5 urte) baldintzak ez betetzea leporatzen dio SFPk Navalniri, eta berriz espetxera bidaltzeko eskatu dio Justiziari.

Hegazkinak Moskuko Sheremetievo aireportuan lur hartu du, nahiz eta Vnukovo aireportuan espero. Poliziaren dispositibo handia zuen zain Vnukovon.

"Nire etxea da. Guztiek beldur ote naizen galdetzen didate. Ez dut beldurrik"

DP936 hegaldiak Berlindik eraman du Navalni, Alemanian ia bost hilabete pasatu ondoren. Siberian pozoitu zuten, antza denez, substantzia toxiko militar batekin.

“Sheremetievon lur hartu dugu. Azken unera arte hainbeste beldur zutenik sinestea zaila zen. Baina baieztatu dute”, idatzi du Kira Yarmish Navalniren bozeramaileak Twitter sare sozialean.

Aireportu aldaketa azken orduan gertatu da “arrazoi teknikoak” argudiatuta, Pobeda airelinearen arabera. Horregatik, Vnukovo aireportuan zain zituen dozenaka kazetariek ez dute Sheremetievora joateko denborarik izan.

“Navalniri ongietorria egitea saihesteko edozein gauza egiteko gai dira agintariak: hegazkina beste aireportu batera desbideratu edo hegaldia bertan behera utzi”, ohartarazi zuen Liubov Sobol oposizioko buruzagiaren laguntzaileak. Sobol eta beste 20 bat pertsona atxilotu dituzte Vnukovo aireportuan.

OVD-Info plataformak jakitera eman duenez, gutxienez 37 pertsona atxilotu dituzte, kazetari batzuk tartean.

Atxiloketak Moskuko Vnukovo aireportuan. Argazkia: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X